logo ayuntamiento cabecera

Explorer programa 2020

DEIALDIA ITXITA

 

explorer banner eusk v2

 

Explorer Lab Donostia 2020 ekintzaile gazteentzako programa ospetsuaren izena emateko epea zabalik dago.

Izena emateko epea otsailaren 13 arte izango da.

 

Explorer Lab 2020, 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, arazo globalei irtenbidea emateko negozio-ideiak dituztenentzat. Proiektu jasangarriak bilatzen dira, 2030erako garapen jasangarriko helburuen ildotik.

 

Explorer programa ospetsua nazioarteko programa digitalagoa izatera bultzatuko duen pilotu honek 12 asteko iraupena izango du.

 

5 herrialdetako (Espainia, Portugal, Argentina, Txile eta Mexiko) 225 proiektu baino ez dira izango aukeratutako proiektuak, eta beren proiektuak sustatuko dituzte prestakuntza, aholkularitza eta zentro arteko jardueren eta aholkularien bidez, ekintzaileei beren proiektuak garatzen eta haien potentzialtasuna eta bideragarritasuna aztertzen laguntzeko.

 

Behin prestakuntza prozesua amaituta, 12 astez Explorer in Residence esperientzia bizitzeko aukera izango du proiekturik onenak. Talde irabazleko kideek aholkularitza jasoko dute negozioaren hainbat arlotan, balio handiko konexioetan eta komunikazio- eta marketin-kanpainetan, aurrera egiten jarraitzeko. Ibilbide osoa in situ garatuko da Banco Santanderren, eta proiektu bakoitzerako ad hoc diseinatutako agenda espezifikoa izango du.

 

 


 

2019 edizioa

 

premio explorer 2019 contenido 

 

Unai Arejulak, Ion Vianezek eta Beñat Arejulak osatutako talde batek San Frantziskora bidaiatzeko plaza bat lortu du, Explorer programaren beste 55 ekintzailerekin batera, Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoa) abian jarrita, Banco Santader-ek sustatuta Santander Universidades-en bidez, CISEko koordinazioarekin, arkitektura errealitate birtualeko teknologiarekin aztertzeko proiektuari esker, zeinek proiektuen amaierako emaitza adierazteko aukera eskaintzen duen aurretik obra egin beharrik gabe.

 

Parte hartu duten proiektuak aurkezteko ekitaldiarekin programaren 2019ko edizioari amaiera eman zaio, Donostian. Bertan, hamar ekitzailek laguntza, aholkularitza eta prestakuntza jaso dute azkeneko bost hilabetez, zortzi proiektu garatzeko, Donostia Sustapenaren laguntzari esker.

 

Proiektu irabazlea, Ondare, guneak modu birtualean sentitzeko eta bizitzeko aukeran dantza, altzarien salmenta hobetzen eta bideratzen duen sistema baten bidez, bai sustatzaileei eta bai higiezinen konpainiei edo partikularrei zuzenduta.

 

Taldeko hiru kideeetako bat urriaren 31n Silicon Valley-ra bidaiatuko da, Kalifornia, beste 55 ekintzaile gazterekin batera, bat, programak Espainia, Argentina eta Portugal osoan zehar duen Explorer Space bakoitzeko, gehi ExplorerDay-ren irabazlea. Munduko teknologia eta berrikuntza ekosistema berezian barneratzeko aste honetako agendak buruzagi diren hainbat enpresari egindako bisitak hartzen ditu barne, besteak beste: Google, Facebook, Apple edo Airbnb, masterclass unibertsitate desberdinetan, esaterako: Singularity University edo Standford eta baita inbertitzailerekin kontaktua ere.

 

premio explorer 2019 contenido 1

 

Esperientzia honen xedea gazte ekintzaileak inspiratzea eta sustatzea da, euren starups-en garapena bizkortzeko, euren proiektuak nazioartera ateratzeko konexioak bideratuz eta finantzazioa bilatuz. Aldi berean, talentua eta goi mailako gaitasunak dituzten gazteen erkidego bat sortu nahi da, euren etorkizun profesionalerako sinergiak aberasgarriak eraikitzeko.

 

Itzultzean, 56 gazteak Boadilla del Monte-ko Ciudad Grupo Santader-era joango dira, non Banco Santander, CISE eta lankidetzan aritzen diren entitateetako ordezkariek osatutako epaimahai batek Explorer 2019 programaren osoko irabazleak hautatuko dituzten. Hiru ekintzaile hoberenek zuzkidura ekonomiko bat jasoko dute (30.000, 20.000 eta 10.000 euros) euren proiektuak bizkortu ahal izateko.

 

Donostia Sustapena Explorer programarekin lankidetzan denbora luze daraman entitateetako bat da, hiriko teknologia oinarridun ekintzailetza berritzailearen alde egiteko estrategia baten esparruan, bereziki, gazte ekintzaileekin. Hainbat programa barne hartzen dituen apostu batean datza, esaterako: PUC, Pop Up Commerce, proiektuak bizkortzeko Ekin+, edo negozio bati ekin egiteko laguntza ekonomikoak eta orientazio eta aholkularitza zerbitzuak. Ekintzailetzaren aldeko apustu honetan talentua funtsezkoa da, bertakoa ez ezik nazioartekoa ere, honako hauek bezalako erremintekin: Talentua Itzultzeko laguntzak edo Egoitzen programa, proiektu berritzaileak Donostian ezartzeko bidea errazten dutenak.