logo ayuntamiento cabecera

Connecting Talent 2019 nazioarteko mugikortasunaren programa

DEIALDI IREKITA

Connecting Talent 2019 Nazioarteko Mugikortasunaren Programaren helburua da unibertsitate-titulazioa duten gazte donostiarren trebetasunak garatzen laguntzea, nazioarteko erreferentziako erakundeetan 6 hilabetera bitarteko egonaldi profesionalak eginaz.

Donostiako Sustapenak, San SebastiánConnecting Talent estrategiaren esparruan, 2019an ere Connecting Talent Nazioarteko Mugikortasunaren Programa abian jarri nahi du; hau da, nazioarteko konexioak bultzatzeko eta Donostiako gazteei erremintak emateko apustu argia, aldi berean mundura irekitako berrikuntza-ekosistema eragiten baitute.

MODALITATEAK:

1) International Connecting Talent Helmuga. (Hurrengo deialdia)

  • Atzerrian kokatutako erakundeetatik datozen proiektuak dira, Donostiako gazteentzat egonaldia egiteko aukera ematen dutenak.
  • Donostiako Sustapenak helmugak argitaratuko ditu urtean zehar sortzen diren aukeren edo lankidetzen arabera

2) Garatu zure proiektua (Deialdi irekia)

  • Donostiako gazteek identifikatutako berrikuntza-proiektuak eta erreferentziazko helmugak dira, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztenak eta hiri-estrategiarekin bat egiten duten proiektuak.
  • Hautagaiak bere eskaera aurkeztu beharko du proiektuarekin batera (laguntza proiektu horretarako eskatuko du).
  • Modalitate hau irekita egongo da argitaratzen den unetik hasi eta deialdia itxi arte (2019/12/31).

ZER DIRA

Zer dira beka hauek:

6 hilabeteko egonaldia egin daiteke atzerrian nazioarteko erakunde batean; egonaldia beka esleitutakoan hasiko da.

  • Hilean 1.400 euroko zuzkidura ekonomikoa helmugako herrira joateko joan-etorriko gastuak, mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazioa ordaintzeko nahiz egonaldian ordaindu beharreko gastuak estaltzeko.
  • Beka lortutako pertsona guztientzat doako prestakuntza-ikastaroa; ikastaroaren edukia Donostiako Sustapenak zehaztuko du kasu bakoitzean, eta ikastaroa praktikak hasi aurretik egin beharko da.
  • Connecting Talent Komunitaterako sarbidea.

BEKAK ETA NOLA EMAN IZENA

Pertsona bakoitzeko eskaera bat onartuko da soilik.

1. MODALITATEA International Connecting Talent Helmuga. (Hurrengo deialdia)

2. MODALITATEA Garatu zure proiektua. Eskatu zure proiektua hemen. (Deialdi irekia)

EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Aparteko egonaldiak nazioartean erreferenteak diren erakundeetan.
  • 35 urte bitarteko donostiar gazteentzat.
  • Baldintza: unibertsitate-titulazioa izatea.
  • Hileko zuzkidudra: 1400 euro (+ bidaiako/egonaldiko laguntza-asegurua)
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

Beken iraupena

6 hilabete.

Bekaren hasiera

2019an zehar, behin hautapen-prozesua gaindituta.

BALDINTZAK

Deialdi honetan parte hartzeko, onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Diplomatura, lizentziatura eta/edo goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
  2. 35 urte bete gabe izatea 2019ko urtarrilaren 1ean.
  3. Donostian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2019ko urtarrilaren 1ean, edo ikasketak hirian egin izatea betiere EAEn erroldatuta egonda.
  4. Kasu guztietan, ingeles-maila altua izatea (C1) (antzinatasuna 4 urtekoa edo hortik beherakoa bada) eta helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila altua beharrezkoa den kasu haietan. Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da, bekaduna izateko pertsonaren ezagutzak zehaztearren.
  5. Atzerrian 6 hilabeteko edo hortik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  6. Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  7. Administratiboki edo penalki zigortuta ez egotea diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko eta horretarako gaitasunak kentzen dituen legezko debekurik ez izatea.
  8. Bekaren hasiera-unean langabezian egotea.

Gehigarri moduan, “Zure proiektuaren garapena” 2. modalitaterako hau ere beharrezkoa izango da:

  1. Nazioarteko proiektua deskribatzen eta justifikatzen duen Memoria; bertan, bekarako helmuga eta deialdi honen esparruan garatu beharreko jarduera identifikatu eta justifikatuko dira, eta helmugako erakundearen onarpena aurkeztuko da (Eranskina: “Application Form Proiektua” )

HAUTATZEKO ETA EBALUATZEKO PROZESUA

Ondorengo frogak egingo dira.

  1. Ingeleseko frogak (titulurik egiaztatzen ez dutenak).
  2. Elkarrizketa pertsonalak Donostiako Sustapenarekin + helmugako erakundearekin.

Ingeleseko froga: ahozkoa eta idatzia

Eskatutako titulua ez duten pertsonek froga egin beharko dute.

Ingeleseko tituluak, C1-en baliokideak, 4 urteko antzinatasuna eduki beharko du (2019ko urtarrilaren 1etik hasita). 

C1 titulazioa ziurtatzen duten erakunde ofizialak

  • Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)
  • Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),
  • TOEFL: 80-120/213- 247/550-597
  • IELTS: 6.0
  • Trinity grade: 10-11
  • Callan method: 8-11 

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du eta beka bakoitzean jasota geratuko da.

Gainerako hizkuntzetarako ez da maila-frogarik egingo, eta dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gogoratu gainerako hizkuntzetan ez dela beharrezkoa titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila akademiek edo irakasle partikularrek dokumentatu ahal izango dute.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako antzinatasuneko titulu ofiziala izan gabe hautapen-frogak ezarritako egunetan egiten ez dituzten pertsonak hautagai izateari utziko diote hautapen-prozesuan.

Nazioarteko mugikortasunaren programak Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan. Programa ondorengoa da: "Donostia Gazteekin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea".

donosti up 2017 logos2