logo ayuntamiento cabecera

Informazioa eta prestakuntza

Lan-aukerak bilatzen dabiltzan pertsonei haien premien eta gaitasunen araberako laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, lan-merkatuaren errealitatera eramanaz. 

 

Egiaztatzeko hasierako elkarrizketaren eta hobekuntza-proposamenen gaineko ondorengo segimenduaren bitartez, honako hauek jasoko dituzu:

  • Enplegua bilatzeko edo hobetzeko prozesuan zure eskura dituzun baliabideei buruzko informazioa, Donostiako Sustapenak bultzatzen dituen aukerak eta proiektuak.
  • Profesionalaren helburua: proposaturiko lan-helbururako zure potentzialtasunak, gaitasun pertsonalak eta teknikoak aztertzea.
  • Enpleguaren bilaketan erabiltzen diren erremintak: CV, aurkezpen-gutuna, norberaren hautagaitza, enpleguari buruzko web orriak, sare sozialak,…

 

ESKATU HITZORDUA!  (C/Reina Regente, 8 – Victoria Eugenia 20003 Donostia - Telf - 943 482800)

 

Enplegu-zentroa

Hiritarren erabilgarri jartzen dugu atzipen askea eta doako erabilera izango duen gune bat, enplegua bilatzen lagunduko duten informazioarekin eta baliabideekin.

 

Norentzako?

  • Pertsona langabeentzako, oro har.
  • Enplegua hobetzeko asmotan dabiltzan pertsonentzako.
  • Lan-egoera prekarioan dauden pertsonentzako.
  • Lana egiteko egoeran dagoen biztanleria, oro har.

 

 

Prestakuntzaren RSSa Prestakuntza-eskaintzen RSSa

Prestakuntza - Ikastaroak