logo ayuntamiento cabecera

GLOBAL TRAINING 2018-2019 BEKAK

Donostiako Sustapenak, Garapen Agentzia eta Donostiako Ekonomia Sustatzeko Departamentu gisa, gazteak atzerrira joatea eta atzerritik itzultzea bultzatzen jarraitzen du 2018an, haien kualifikazio profesionala nahiz garapen pertsonala hobetzeko asmoarekin. 2012az geroztik, 500 bat gaztek proiektu profesionala garatu ahal izan dute honako herrialde hauetan: Australia, Erresuma Batua, Bolivia, Mexiko, Alemania, Frantzia, e.a.

 

Donostiako Sustapenak - Garapenek, Eusko Jaurlaritzaren GLOBAL TRAINING Programaren esparruan, unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa duten gazteei Global Training bekak eskaintzen dizkie, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profilakademikoarekin eta profesionalarekin zerikusia duten jardueretan eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabeteko denboraldian.

 

Eman izena. Bekaren bat jaso duten gazteen ia erdia lan-merkatuan sartu da hori amaitu ondoren.

 

 

Donostiako Sustapenak, Garapen Agentzia eta Donostiako Ekonomia Sustatzeko Departamentu gisa, gazteak atzerrira joatea eta atzerritik itzultzea bultzatzen jarraitzen du 2018an, haien kualifikazio profesionala nahiz garapen pertsonala hobetzeko asmoarekin. 2012az geroztik, 500 bat gaztek proiektu profesionala garatu ahal izan dute honako herrialde hauetan: Australia, Erresuma Batua, Bolivia, Mexiko, Alemania, Frantzia, e.a.

 

Donostiako Sustapenak - Garapenek, Eusko Jaurlaritzaren GLOBAL TRAINING Programaren esparruan, unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa duten gazteei Global Training bekak eskaintzen dizkie, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profilakademikoarekin eta profesionalarekin zerikusia duten jardueretan eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabeteko denboraldian.

 

Eman izena. Bekaren bat jaso duten gazteen ia erdia lan-merkatuan sartu da hori amaitu ondoren.

 

 

BALDINTZAK

1. BEKEN DESKRIBAPENA

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • 30 urtera bitarteko gazteentzat dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.400 €/hilean.
  • Hilabeteko zuzkiduraren %100 Donostiako Sustapena/Garapenek finantzatua.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

 

2. BALDINTZAK

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2017ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  • Kasu guztietan ingeles-maila altua izatea (C1) eta helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila altua beharrezkoa den kasu haietan. Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da, bekaduna izateko pertsonaren ezagutzak zehazteko.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.

 

* Gazteak helmugako herrialdera iraila eta abendua artean aterako dira..

 

3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

Izen-emate epea: 15/06 al 16/07 (a las 12.00h) 

 

4. HAUTAPEN-EPEA

Julio/Septiembre 2018

(más información próximamente)

 * La salida de los jóvenes a destino se producirá entre los meses de septiembre – diciembre.

 

Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:

1) Ingeles-froga: Participarán las personas que cumplan con los requisitos para participar en el programa y no hayan acreditado el nivel exigido C1 de inglés.

 

1) Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia

Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek C1 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B2 maila.

 

C1/B2 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),

TOEFL: 80-120/213- 247/550-597

IELTS: 6.0

Trinity grade: 10-11

Callan method: 8-11

 

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.

 

Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.

 

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.

 

Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:

  1. Talde-dinamikak
  2. Elkarrizketa pertsonalak

 

Gazteak helmugako herrialdera iraila eta abendua artean aterako dira.

 

ESKAERA

Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen-prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.

 

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia).
  • Zinpeko deklarazioa (deskargatu)
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).

 

Donostiako Sustapenaren arreta presentzialerako bulegoak helbide honetan aurkitzen dira:

Erregina Erregentearen kalea, 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

*Era berean, EAEko garapen-agentziako edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da.

 

Garapen - Boroa Elkartegia.

Boroa Enpresa Parkea, 19. Partzela – 2. solairua – 16. Bulegoa.

48340 Amorebieta-Etxano. Bizkaia.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Zalantzak argitzeko posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

Bekak