logo ayuntamiento cabecera

Connecting Talent bekak 2018-2019

Deialde itxita

 

Donostia Sustapenak, San Sebastián Connecting Talent bere estrategiaren esparruan, 2018an International Connecting Talent Bekak kaleratzearenaldeko apustua egiten jarraitzen du, alegia; nazioarteko konexioak bultzatzearen eta gazte donostiarrei erremintak hornitzearen alde egindako apustua, mundura zabalik dagoen tokiko berrikuntza ekosistema bat bideratu ahal izateko.

 

International Connecting Talent Bekak nazioarteko mugikortasunerako beken programa bat da eta hari esker, unibertsitate mailako titulua duten gazte donostiarrek praktikak egin ditzakete, 6 hilabetera arte, atzerrian, nazioarteko erreferentziako erakundetan.

 

Mugikortasuneko programa honek gazteei euren gaitasunak garatzeko aukera emango die, euren ikasketen profilarekin lotutako proiektuen garapenaren bidez eta aldi berean, proiektu horiek Donostiako berrikuntza ekosistema garatzea bultzatu ahal izango dute.

 

2017/2018an 25 gazte donostiarrek Beca Connecting Talent beka bat eskuratu zuten atzerriko hainbat erakundetan: MIT Media Lab (AEB), Harvard Medical School (AEB), Babson College (AEB), Fraunhofer (Alemania), ICLEI sarea (Alemania), eta hainbat hiritan ere: Utrecht (Holanda), Tampere (Finlandia), Birmingham (Erresuma Batua), besteak beste.

 

 

Deialde itxita

 

Donostia Sustapenak, San Sebastián Connecting Talent bere estrategiaren esparruan, 2018an International Connecting Talent Bekak kaleratzearenaldeko apustua egiten jarraitzen du, alegia; nazioarteko konexioak bultzatzearen eta gazte donostiarrei erremintak hornitzearen alde egindako apustua, mundura zabalik dagoen tokiko berrikuntza ekosistema bat bideratu ahal izateko.

 

International Connecting Talent Bekak nazioarteko mugikortasunerako beken programa bat da eta hari esker, unibertsitate mailako titulua duten gazte donostiarrek praktikak egin ditzakete, 6 hilabetera arte, atzerrian, nazioarteko erreferentziako erakundetan.

 

Mugikortasuneko programa honek gazteei euren gaitasunak garatzeko aukera emango die, euren ikasketen profilarekin lotutako proiektuen garapenaren bidez eta aldi berean, proiektu horiek Donostiako berrikuntza ekosistema garatzea bultzatu ahal izango dute.

 

2017/2018an 25 gazte donostiarrek Beca Connecting Talent beka bat eskuratu zuten atzerriko hainbat erakundetan: MIT Media Lab (AEB), Harvard Medical School (AEB), Babson College (AEB), Fraunhofer (Alemania), ICLEI sarea (Alemania), eta hainbat hiritan ere: Utrecht (Holanda), Tampere (Finlandia), Birmingham (Erresuma Batua), besteak beste.

 

 

ZERTAN DAUTZAN

Programaren helburua hiriko berrikuntza ekosistemaren nazioarteko konexioak sortzea eta bultzatzea da, eta baita ere gaitasunak garatzea eta gazte donostiarrei balio erantsiko aukera profesionalak eskaintzea.

Beka hauek honetan dautza:

  • Atzerrian 6 hilabetez egotea nazioarteko erakunde batean. Egonaldi hura hasiko da beka esleitu eta gero.
  • 1400 euroko zuzkidura ekonomia hilabete bakoitzeko xedeko herrialdera joateko, mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzan kotizatzeko gastuak ordaintzeko, eta baita egonaldian aurre eginn beharreko gastuak ordaintzeko ere.
  • Prestakuntza ikastaro bat doan beka lortu duten guztientzat. Donostia Sustapenak, kasuan kasu, ikastaro horren edukia zehaztuko du eta praktikak hasi baino lehen egin beharko da.
  • Connecting Talent Erkidegoan sartzea.

 

PROIEKTU MOTAK ETA PARTE HARTZEKO ERAK

 

Garatu beharreko proiektuek, hortaz, izaera berritzailea eduki behar dute eta hirirako estrategikoak izan behar dira, bertako ekosistema berritzearekin, talentuarekin eta garapenarekin lotuta.

 

Aurten, nobedadea parte hartzeko bi modalitate egongo direla izango da:

  • MODALITATEA 1. International Connecting Talent Bekak Helmugak: Proiektu zehatzak argitaratuko dira nazioarteko erreferentziazko erakundeetan (2017/2018ko formatu bera)
  • MODALITATEA 2. Zure proiektu propioa garatzea: Berrikuntza proiektuetan eta gazte donostiarrek beraiek identifikatutako erreferentziazko helmugetan dautza. Horiek deialdian ezarritako baldintzak bete eta hiriko estrategiarekin bat datozen proiektuak identifikatu behar dituzte.

 

IZENA NOLA EMAN

 

Donostia Sustapeneko web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus

 

Eskaera bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.

MODALITATEA 1. International Connecting Talent Bekak helmugak.

  • Donostia Sustapenak hautatutako proiektuak modu telematikoan argitaratuko dira bere web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus
  • Modalitate honetako proiektuak urtean zehar argitaratuko dira urteko deialdiaren barruan. 

MODALITATEA 2. “Zure proiektu propioa garatzea”.

  • Izangaiak bere eskaera aurkeztu beharko du, eskatutako bekaren xedeko proiektuarekin batera.
  • Aipatutako modalitateari esker, beka batean izena eman ahal izango du argitaratzen den unetik deialdia itxi arte.  

 

EZAUGARRI NAGUSIAK

 

  • Bikaintasun bekak nazioarteko mailan erreferenteak diren erakundetan.
  • 30 urtera arteko gazte donostiarrei zuzenduta.
  • Baldintza: Unibertsitate Titulazioa.
  • Hileko zuzkidura: 1400 euro/hileko (+ bidaia/egonaldi laguntza asegurua).
  • Eremu geografikoa: Mundu osoa.

 

Beken Iraupena

6 hilabete.

Bekaren Hasiera

2018an zehar, hautaketa prozesua gainditu ondoren.

Izena emateko epea

MODALITATEA  1. 

  • 2018. urean zehar irekitako deialdia, oinarriak argitaratzen direnetik aurrera.
  • Aukeratutako helmugak web orrian argitaratuz joango dira urtean zehar. Adi egon! 

 

MODALITATEA 2. 

  • Modalitate honetan, norberak beka batean izena eman ahalko du deialdia argitaratzen denetik itxi arte.  

 

BALDINTZAK

Onuradunek deialdian parte hartu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Diplomatura, lizentziatura, gradua eta/edo goi mailako lanbide heziketako titulazioa edukitzea.
  2. 2018ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete ez izana.
  3. Donostian erroldatuta egotea, gutxienez, etengabeko urtebeteko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean edo ikasketak irian egin izana.
  4. Kasu guztietan, ingeleseko maila altua izatea (C1) (duela 4 urte edo gutxiago lortutakoa) eta baita xedeko herrialdeko hizkuntzan ere, beharrezkotzat jotzen den kasuetan. Ondorio horretarako, bakoitzaren ezagutzak zehaztuk dituen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da.
  5. 6 hilabetez edo gehiago, atzerrian praktikak egiteko egonaldiak ahalbideratu dituen bestelako bekarik lortu ez izana.
  6. Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilarekin bat egitea.
  7. Administratiboki edo penalki zigortuta ez izatea, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, ezta horretarako ezgaitzen dion debeku legalaren batean ez egotea ere.
  8. Beka hasterakoan langabezian egotea.

 

Horrez gain, 2. Modalitaterako, “Zure proiektu propioa garatzea”, honako hau beharrezkoa izango da:

  1. Nazioarteko proiektua deskribatzen eta justifikatzen duen memoria, non datu hauek biltzen diren: bekarako xedearen identifikazioa, deialdi honen esparruan garatu beharreko jarduera eta justifikazioa, eta baita xedeko erakundearen onespena ere (“Application Form Proyecto” Eranskina )

HAUTAKETA ETA EBALUAZIO PROZESUA

Honako probek osatzen dute:

  1. Ingeleseko probak (titulurik egiaztatzen ez dutenak).
  2. Elkarrizketa pertsonalak Donostia Sustapena + Xedeko entitatea.

Ingelesezko proba: ahozkoa eta idatzizkoa

Eskatutako titulua ez dutenek proba hau egin beharko dute

C1 mailarekin bat egiten duen ingeleseko tituluak 4 urteko antzinatasuna eduki beharko du (2018ko urtarrilaren 1etik)  

C1 titulazioa ziurtatzen duten erakunde ofizialak
Hizkuntz Eskola Ofiziala (HEO)
Cambridge: Certificate in advanced english (CAE)
TOEFL: 80-120/213- 247/550-597
IELTS: 6.0
Trinity grade: 10-11
Callan method: 8-11 

 

Beka garatzeko bestelako hizkuntzarik eskatuz gero, xedeko entitateak zehaztuko du eta hala adieraziko da beka bakoitzean.

 

Gainontzeko hizkuntzetarako ez da maila probarik egingo, beraz, dagozkion tituluak aurkeztu beharko dira izangaiaren gainontzeko dokumentazioarekin. Gogoan eduki gainontzeko hizkuntzetan titulua igortzen duen erakundea ez dela ofiziala izan behar, beraz, akademiek edo irakasle partikularrek dagokion maila dokumentu ahalko dute.

 

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako antzinatasuna duen titulu ofizialik ez eduki arren, hautaketa probak esleitutako datetan egiten ez dutenek ez dute jarraituko izangai bezala hautaketa prozesuan.

 

BEKA ESKURAGARRIAK

 

MODALITATEA  1. Izena eman argitaratutako proiektuetako batean hemen.

MODALITATEA  2. Eskatu zure proiektua hemen.

ESKAERA

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia).
  • Zinpeko deklarazioa (deskargatu)
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • Donostian erroldatuta egotea, gutxienez, etengabeko urtebeteko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean edo ikasketak irian egin izana.

 

 

Donostiako Sustapenaren arreta presentzialerako bulegoak helbide honetan aurkitzen dira: Erregina Erregentearen kalea, 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa. Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. *Era berean, EAEko garapen-agentziako edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da.

BEKAK / IZEN EMATEA

 

MODALIDAD 1. Apúntate a uno de los proyectos publicados.

 

MODALIDAD 2. Solicita tu proyecto. (Abierto plazo hasta el 31/12/2018)

 

 

 

Connecting Talent bekaren eskaintza

0 eskaintzak aurkituak.

 

 

 

 

 

Aurreikusitako programa honek Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jasotzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, Programa honetarako: “Donostia Gazteekin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea".

 

logo becas movilidad