logo ayuntamiento cabecera

Lana bilatzen lagunduko dizugu

orientacion imagen EU

 

Telefonoz eta on line lagunduko zaitugu lana bilatzeko prozesuan, eta aurrez aurre momentu honetan dugun egoerak ahalbidetzen duenean. Lan-orientazioa behar duzu gaur egungo lan-merkatuaren errealitatea aztertzeko? Aholkua emango dizugu.

 

Gure orientazio-zerbitzuak laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizu zure ekintza-plana eraikitzen laguntzeko. Baita ere, zure helburu profesionalak lortzeko behar dituzun baliabide eta tresnak erakusteko. Telefonoz edo telematikoki egin dezakezu.

 

NOLA LAGUNDUKO DIZUGU?
1 2 3
BANAKAKO ORIENTAZIOA TALDE-ORIENTAZIOA ZURE PROZESUARI SEGIMENDU PERTSONALIZATUA

Orientazio-teknikari batekin egindako elkarrizketa pertsonal baten bidez (telefonoz edo on line), zure ibilbide profesionalean aurrerapauso bat emateko aholkatuko zaituzte, CVa gaitasunen arabera landuz, zure profila berrikusiz, gaitasun eskatuenak zein diren jakin eta landuaz, eskaintzak inskribatzeko laguntza emanez...

Talde prestakuntza telematikoa izango duzu, gaitasun sozio-profesionalak garatzeari lotutako edukiekin, enplegua bilatzeko (sareetan kokatzea, erabakiak hartzea, aldaketa profesionala, gehien eskatzen diren prestakuntza...).

Zure enplegu-planean lagunduko dizugu izan ditzakezun zalantzak argitzen joateko, eta, gainera, hirian sortzen diren eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen enplegu- eta/edo prestakuntza-proiektuen bidez sortzen diren berrikuntzei buruzko informazioa jasoko duzu.

 

GOAZEN ASTERA!

ESKATU HITZORDUA! edo telefonoa Tlf - 943 48 28 00

 

  ESKATU HITZORDUA