logo ayuntamiento cabecera

Talentu berritzailearen kontratazioa

Hautagaia naiz

35 urtetik beherako pertsona naiz, kualifikatua, langabezian aurkitzen naiz, eta Donostiako proiektu berritzaile batean parte hartu nahi dut.

 

Zer da "Talentu Berritzailea programa?

Donostiako Sustapenak, ekonomia bultzatzeko eta berreskuratzeko urteko planen esparruan, talentua eta berrikuntza garatzeko laguntza-estrategia garatzen du, eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko funtsezko elementuak baitira.

 

Talentu Berritzailea programaren helburua da tokiko proiektu berritzaileak eta hiriaren etorkizuneko garapenean inpaktua dutenak garatzea bultzatzea; era horretan, 35 urtetik beherako (kontratazio-egunean) gazte langabeak kontratatuko lirateke. Horretarako, proiektu berritzaileen bitartez hiriaren garapen ekonomikoa, soziala eta produktiboa sustatuko dutenentzako laguntza ekonomikoak aurkeztuko dira; beraz, gazte kualifikatuak kontratatu beharko dituzte, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatu daitezen.

 

Nork eskura dezake ikerketa proiektu I+G+b baterako kontratua?

Ondorengo baldintzak betetzen dituen edonork:

  • Kontratazio-egunean 35 urte baino gutxiago izatea.
  • Unibertsitateko Goi Mailako titulazioa, Diplomatura edo Lizentziatura edo Goi Mailako Lanbide Heziketa izatea edo sektoreko edo jarduerako bestelako prestakuntza espezifikoren bat.
  • Kontratatutakoak Lanbiden-SVE (Servicio Vasco de Empleo) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Izen-emate data lan harremana hasiera-dataren aurrekoa izango da. Langabetuak ez dira alta egoeran egon behar Gizarte Segurtasuneko Araubide Orokorreko langile gisa, ezta Langile Autonomoen Araubide berezian ere, gutxienez, lan harremanaren hasiera dataren aurreko egunetik.
  • Donostian erroldatuta egotea.
  • Proiektu berritzailearen garapenean parte hartzeko enpresak edo I+G+b Agenteak eskatutako profilera egokitzea.

 

Kontratuaren iraupena

Kontratua gutxienez sei hilabetekoa edo gehiagokoa izango da, eta gutxienez %75eko lanaldia izango du. Normalki, kontratazioa deialdiaren urtean egin beharko da eta hurrengo urteko otsaila arte. Hala
ere, deialdi bakoitzaren oinarri arautzaileetan kontratua hasteko datak adierazten dira.

 

Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?

Hautagaiak hautatzeko prozesuak honako fase hauek izango ditu:

  • Curriculum Vitaeren analisia eta titulazioaren, prestakuntza osagarriaren eta esperientzien edo praktiken balorazioa, berdintasun, meritu eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.
  • Elkarrizketa laguntzaren onuraduna izango den enpresa/erakundearekin.

 

Nola eman dezaket izena I+G+b proiektuaren eskaintza batean?

Laguntza hauek eskatzen dituzten proiektuak onartzen doazen heinean, argitaratzen joango dira eskaera egin ahal izateko. Bi kasuetan, gure web orrialdearen bidez egin daiteke: www.fomentosansebastian.eus

 

Sartu hemen irekitako deialdian: Talentu berritzailea laguntzakHemen.

 

"Talentu Berritzailea" programako laguntzak Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planean (PREK) sartzen dira, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu % 50ean Europako Gizarte Funtsaren Euskadi 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan, "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea” izeneko programarako.

 

talento innovador jovenes logos