logo ayuntamiento cabecera

Kontratazioa / Gazteak: Talentua Itzultzeko eta Erakartzeko Programa

Hautagaia naiz

35 urtetik beherako pertsona kualifikatua naiz, eta, egun, EAEz kanpo edo atzerrian aurkitzen naiz. Donostiara itzuli nahi nuke Donostiako proiektu berritzaile batean parte hartzeko.

 

Zer da Talentua Itzultzeko eta Erakartzeko programa?

Donostiako Sustapenak, ekonomia bultzatzeko eta berreskuratzeko urteko planen esparruan, talentua eta berrikuntza garatzeko laguntza-estrategia garatzen du, eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko funtsezko elementuak baitira.

 

Programa honen bidez, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako eta hiriaren etorkizuneko garapenean eragina izango duten tokiko proiektuen garapena sustatu nahi da. Proiektu horietan, kualifikazioa duten eta atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren 35 urtetik beherako profesionalak sartuko dira.

 

Nork har dezake Talentuaren Itzulera eta Erakarpena programako proiektu baten kontratua?

Jarraian zehazten diren baldintzak betetzen dituen edozein pertsonek:

  • Kontratazioaren egunean 35 urtetik behera edukitzea.
  • Unibertsitateko goi-mailako titulazioa, diplomatura edo lizentziatura edota goi-mailako lanbide-heziketa edo sektoreko edo jarduerako berariazko beste heziketa-mota bat edukitzea.
  • Egoitza bai atzerrian edo bai Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo edukitzea, lan kontratua hasi baino hilabete baten ondorengo aurreko 12 hilabetez, etenik gabe.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan, gutxienez eta etenik gabe, lan kontratua hasi aurreko 12 hilabetetan, lanik egin ez izana.
  • Kontratatutakoak Lanbiden-SVE (Servicio Vasco de Empleo) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Gipuzkoako lurralde historikoko bulegoetako batean. Izen-emate data lan harremana hasiera-dataren aurrekoa izango da. Langabetuak ez dira alta egoeran egon behar Gizarte Segurtasuneko Araubide Orokorreko langile gisa, ezta Langile Autonomoen Araubide berezian ere, gutxienez, lan harremanaren hasiera dataren aurreko egunetik.

 

Kontratuaren iraupena

Kontratua gutxienez hamabi hilabetekoa edo gehiagokoa izango da, eta gutxienez %100eko lanaldia izango du.

Lan kontratazioek hurrengo gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Normalki, kontratazioa deialdiaren urtean egin beharko da eta hurrengo urteko otsaila arte. Hala ere, deialdi bakoitzaren oinarri arautzaileetan kontratua hasteko datak adierazten dira.
  • Gutxienez urtebeteko iraupena izatea.
  • Langileak gutxienez 40.000 euroko soldata gordina jasotzea urte bakoitzeko
  • Lanaldia %100ekoa izatea.

 

Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?

Hautagaiak hautatzeko prozesuak honako fase hauek izango ditu:

  • Curriculum Vitaeren analisia eta titulazioaren, prestakuntza osagarriaren eta esperientzien edo praktiken balorazioa, berdintasun, meritu eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.
  • Elkarrizketa laguntzaren onuraduna izango den enpresa/erakundearekin.

 

Hautagaiak hautatzeko prozesua zein izango da?

Hautagaiak hautatzeko prozesuak honako gertaerak barnebildu behar ditu:

  • Eskaintza Donostiako Sustapenaren web orrian eta kontratatuko duen enpresak/erakundeak erabakitako bitartekoetan argitaratzea.
  • Laguntzaren enpresa/erakunde onuradunak erabakitako hautaketa-prozesua.

 

Nola eman dezaket izena Tokiko Talentuaren Itzulera eta Erakarpena  Programako proiektuaren eskaintza batean?

Laguntza hauek eskatzen dituzten proiektuak onartzen doazen heinean, argitaratzen joango dira eskaera egin ahal izateko. Bi kasuetan, gure web orrialdearen bitartez egin daiteke, www.fomentosansebastian.eus, eta kontratatuko duen enpresak/erakundeak erabakitako komunikabideetan.

 

 

“ Talentuaren Itzulera eta Erakarpena” laguntzak Europako Gizarte Funtsak emango ditu %50ean, EGFren Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan, hurrengo programara zuzenduak: “Donostia GazteEkin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore sortuberrietan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea”

 

jovenestalento logos