logo ayuntamiento cabecera

Global Training Bekak 2019

DEIALDI ITXITA

Donostiako Sustapenak, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomiaren Sustapeneko Departamentua bezala, gazteak atzerrira joatea eta handik itzultzea bultzatzen jarraitzen du 2019an, haien prestakuntza profesionala hobetzeko nahiz garapen pertsonalerako. Era horretan, 2012az geroztik, 500 gaztek baino gehiagok proiektu profesionala garatu ahal izan dute Australia, Erresuma Batua, Bolivia, Mexiko, Alemania, Frantzia, e.a. bezalako herrialdeetan.

Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau  SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

Onartutako Pertsonak eta hizkuntza froga

Hizkuntza froga, egin behar duten pertsonarentzat, hurrengo iraila 27-an izango da Talent House-ean (Baenako Dukea Pasealekua, 42, 20009 Donostia, Gipuzkoa). Laster proben ordutegia argitaratuko dugu. 

BALDINTZAK

1. BEKEN DESKRIBAPENA

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak
  • 30 urtera bitarteko gazteentzat dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.400 €/hilean.
  • %100eko hileko zuzkidura Donostiako Sustapenak/Garapenek finantzatua.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

2. BALDINTZAK

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2019ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez etenik gabeko urte bateko antzinatasunarekin, 2019ko urtarrilaren 1ean
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.

* Gazteak helmugako herrialdera urria eta abendua artean aterako dira.

3. EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

Izen emateko epea 2019ko Uztaila 15-an hasten da eta Iraila 13-an 12:00 etan amaitzen da.

4. PROZESU EPEA:

2019 irail/Urria.
(laster informazio gehiago)

* Gazteak helmugako herrialdera urria eta abendua artean aterako dira.

HAUTAPEN-PROZESUA

Hautapen-prozesuan froga hauek egin beharko dira:

1) Ingeles-froga: Programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta ingelesa egiaztatzeko eskatutako B2 maila egiaztatu ez dutenek hartuko dute parte.

Ingeles-froga: ahozkoa eta idatzia

Azterketa derrigorrez egin beharko dute Ingeleseko Erakunde Ofizial batek emandako titulua ez duten pertsonek (gehienez 4 urteko antzinatasuna). Diplomatuek eta lizentziatuek B2 maila beharko dute eta goi-mailako LHkoek B1 maila.

B2/B1 titulazioa ziurtatzen duten Erakunde Ofizialak.

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

Cambridge: Certificate in advanced english (CAE),

TOEFL: 80-120/213- 247/550-597

IELTS: 6.0

Trinity grade: 10-11

Callan method: 8-11

Beka garatzeko beste hizkuntza bat eskatzen bada, helmugako erakundeak zehaztuko du zein hizkuntza behar den, eta eskaintza bakoitzean adieraziko da.

Gainerako hizkuntzetarako ez dira maila egiaztatzeko frogak egingo, baina dagozkien tituluak aurkeztu beharko dira hautagaiaren gainerako dokumentazioarekin batera. Gainerako hizkuntzen kasuan, ez da beharrezkoa izango titulua ematen duen erakundea ofiziala izatea; beraz, dagokion maila dokumentatu ahal izango dute akademiek edo irakasle partikularrek.

OHAR GARRANTZITSUA: 4 urtetik beherako titulu ofiziala ez duten pertsonek ezarritako egunetan hautapen-probak egiten ez badituzte, ez dute hautagaiak izaten jarraituko hautapen-prozesuan.

Ingeles-froga gainditu duten edo titulua duten pertsonei honako hauetarako deia egingo zaie:

  1. Elkarrizketa pertsonalak

Gazteak helmugako herrialdera azaroa eta abendua artean aterako dira.

DOCUMENTAZIOA

Gogoratu erakundeak eskatzen duen profilaren arabera hautagaitza aurkezteko beka hauta dezakezula. Hautagai bakoitzeko eskaera bakarra egin daiteke, baina hautapen-prozesuan zehar zure hautagaitza kontuan izango da zure profila bat datorren beka guztietan.

Eman beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gazteleraz.
  • Eskaera aurkeztutako proiektuarekiko motibazio-gutuna gazteleraz eta ingelesez.
  • Txartelekoaren neurriko argazkia.
  • Prestakuntza arautuaren titulu ofizialak. 2018an amaitu bada eta titulu ofizialik ez badu, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango du, kreditu guztiak egin izana justifikatzearekin batera.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia).
  • Zinpeko deklarazioa (Deskargatu)
  • NANaren kopia (jaiotza-agiria edo jaiotza-data egiaztatzeko beste edozein agiri).
  • EAEko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria (gutxienez urte 1eko antzinatasuna).

Donostiako Sustapenaren arreta presentzialerako bulegoak helbide honetan aurkitzen dira:

Erregina Erregentearen kalea, 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30etara.

Garapen - Boroa Elkartegia.

Boroa Enpresa Parkea, 19. Partzela – 2. solairua – 16. Bulegoa.

48340 Amorebieta-Etxano. Bizkaia.

Arreta presentzialerako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Zalantzak argitzeko posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

IZEN-EMATEA ETA BEKA LIBREAK

Gogoratu Bekak soili On Line bidez eskatuko direla. Hautatu gehien interesatzen zaizun Beka eta hasi prozesua.

GT bekaren eskaintza

  •  
    - 14/01/2020 19/E/13207
    • Data: 2020/01/14    
    • •    Sektorea: Irakaskuntza eta ikerketa
    • Titulazioa: Licenciatura/Grado universitario