logo ayuntamiento cabecera

Nazioartekotze bekak

Donostiako Sustapenak, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Departamentu gisa, 2017. urtean Donostia UP Planarekin jarraitzen du, egungo krisi-egoerari erantzuna emate aldera. Ekimena ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko neurrien barruan kokatzen da, egun indarrean diren herstura-politikak konpentsatzearren.

 

35 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa altua da. Beken programari esker, unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa duten gazteei mekanismo indartsua eskaintzen zaie, atzerrian ordaindutako praktikak egiteko enpresetan eta erakundeetan, haien profil akademikoarekin eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 8 hilabeteko denboraldian.

 

Eman ezazu izena; bekaren bat jaso duten gazteen ia erdiak lan-merkatuan sartzea lortu du hori amaitu ondoren.