logo ayuntamiento cabecera

imagenportadanuevaEU2

Donostiako Udalak eta haren garapen ekonomikorako sozietateak, Donostiako Sustapenak, 2020. urterako Ekonomia suspertzeko Plana aurkeztu dute (PREK) COVID-19 birusak eragindako pandemiatik eratorritako zailtasun ekonomikoei aurre egiteko. PREK planaren lehen faseak 2,6 milioi eurotik zenbatekoa izango du eta bi ardatz izango ditu oinarri: alde batetik, krisiaren testuinguru honetara espezifikoki egokitutako zenbait LAGUNTZA EKONOMIKO ETA ZERBITZU abiatzea; eta bigarrenik, egoera zail honetan enpresa eta pertsonak laguntzeko berezko neurriei eta beste erakunde batzuen neurriei buruzko ARRETA ETA INFORMAZIO zerbitzu bat abiatzea. INFORMAZIO GEHIAGO.

LAGUNTZAK ETA ZERBITZUAK

Hirian eragina gehien jasaten ari diren sektoreetako enpresetarako (merkataritza edo ostalaritza adibidez), langabetuentzako eta berriki sortu dituzten proiektuak dituzten pertsona ekintzaileentzako neurriak ipiniko ditugu abian.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

ARRETA ETA INFORMAZIOA

Donostia Sustapenaren kanal irekia, zure zalantza eta premiak helarazteko. Era berean, beste erakunde batzuek abian jarri dituzten baliabide ezberdinei buruzko informazioa bilatzen duten pertsona eta enpresetarako espazio bat da.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

DONOSTIA UP 2018

DONOSTIA UP! PLANAK, 9 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOREKIN, AURREKONTUA %14 GEHITU DU 2018. URTERAKO

Planaren funtsezko ardatza pertsonek osatzen dute, eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako beste kontzeptu batzuk eratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapena lerro maisuak izanik. 9’2 milioi euroko aurrekontuarekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 Planaren bitartez, berriro ere abian jarri du epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurri-multzoa, giza kapitalaren, enpresa-lehiakortasunaren eta lurralde-kohesioaren inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartze eta talentuari euste eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta bere gain hartzen ditu beste bi kontzeptu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna

 

ESKU HARTZEKO ESKEMA

Plan berriak hirirako hiru funtsezko plano proposatzen ditu:

1

2

3

PERTSONAK, gizarte guztien oinarri gisa; pertsonei lagundu behar diegu haien garapenerako eta lan-munduan sartzeko, TALENTUA indartzearekin eta KOHESIOA ere erraztearekin batera. ENPRESAK, enplegua sortzeko eta hiriaren garapen sozio-ekonomikorako funtsezko tresna bezala, bereziki balio erantsi handienekoak, eta BERRIKUNTZAREN aldeko apustu gisa hartuta. LURRALDEA, jarduera egiten den ingurunea osatzen duten auzoak, azpiegiturak, espazioak, ekipamenduak, e.a. bezala; horietan enpresak eta pertsonak batzen dira, eta SMART proiektuak garatzen dira.

 

Esku hartzeko hiru eremuez gain, hiriarentzat funtsezkoak diren 4 apustu indartu nahi dira: 

ABERRIKUNTZA bultzatzea, batez ere ENPRESEK baina baita LURRALDEKO gainerako entitateek ere beren jarduerak proposatu ahal izateko funtsezko balioa bezala. Helburu nagusia izango da balio erantsi handiagoko enpresa-proiektuak bultzatzea eta BERRIKUNTZAREN EKOSISTEMA indartzea.

 

BHiriarentzat gakoa den aktiboaren aldeko apustua egitea, denentzat garrantzitsua baita; hots, TALENTUA. Trebetasunak dituzten pertsonei laguntzea lan-merkatuan sartzen edo jarduera berriak sortzea. TALENTUA lurralde batek izan dezakeen abantaila lehiakor handiena da. Pertsonengan inbertitu behar dugu GAITASUNAK gara ditzaten prestakuntza-aldietan, HEZKUNTZA garaian edota lan-merkatuan sartzeko prozesuan.

 

CSMART ikuspegia duen hiria eraikitzea, hiriko eta auzoetako erronkak jorratzeko teknologiak eta horren integrazioak eskaintzen dituen aukeren bitartez.

 

DGIZARTE-KOHESIOA bultzatzea, hiriak bere herritarrei eta auzoei honako aukera hauek eskaintzeko duen gaitasuna bezala hartuta: garapena, enplegua sortzea, enpresak sortzea, bizi-kalitatea hobetzea, profesionalki garatzea, gizarte-bazterketari eta hesiari aurre egitea,… Gazteek, iraupen luzeko langabeek eta 45 urtetik gorakoek Planaren barruan helburu bihurtu behar dute.

 

 

DONOSTIAUP! 2018 NEURRIAK

Giza kapitala/Talentua garatzea berrikuntzarekin zerikusia duten gaitasunen bitartez  Proiektu ekintzaile berritzaile berriak bultzatzea - Donostiekin
Enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna hobetzea bultzatzea Berrikuntzaren eta talentuaren estrategia nazioartekotzea Connecting Talent 
Berrikuntza-ekosistema bultzatzea eta ezagutzera ematea Merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta bultzatzea hiriko sektore estrategiko gisa  
Talde kaltetuenak laguntzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko Donostia Smart City apustua bultzatzea

Tokiko klusterrak bultzatzea

Smart

Guztiona

Surfcity

Moda

TELEFONO BIDEZKO ARRETA

Donostiako Sustapenak telefono bidezko arreta eskeintzen jarraitzen du 943 482800 zenbakian.
Arreta ordutegia 9tik 18ra bitartekoa izango da astelehenetik ostegunera eta 9tik 14ra
bitartekoa ostiraletan eta jaiegun bezpera.

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Donostia Sustapenaren helbide
elektronikoan, fomentoss@donostia.eus-en
jasotzen ditugun kontsulta guztiak. 
Bidali zurea eta berehala erantzungo
dizugu.

WEB TXATA ZUZENEAN

Premiazkoenak diren kontsultetarako zuzenekoa eta online den Txat bat irekitzen dugu. Webguneko eskuinaldetik, azpialdetik, sartzen da bertara. Arreta-ordutegia 9-18 bitartekoa da astelehenetik ostegunera eta 9-14 bitartekoa ostiraletan eta jaiegun bezpera