Zertan datza

Plataforma honek eremu bat eskaini nahi du edonork ahotsa izan dezan eta modu aktiboan inplika dadin Donostiako arazoak edo erronkak ebazteko soluzioak diseinatzeko orduan. Donostia Open INN online plataforma bat da, zenbait erronkak sortzen dituzten arazoei aurre egiteko eta hirian sustatu eta proba daitezkeen soluzioak diseinatzeko, denon mesederako hobekuntzak eraginez. 

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.