Zer da Donostia Open INN?

Donostia Open INN plataforma Europar Batasunaren URBACT II programak finantzatutako Europako GeniUS! Proiektutik sortu zen. Donostia da proiektuan parte hartzen duen lau hirietako bat, Siracusa (Italia), Tallin (Estonia) eta York-ekin batera (Erresuma Batua).

York hiriak munduko hiriek gaur egun aurre egin beharreko erronka eta arazo sorta handi batentzako soluzioak bilatzeko eredu gisa diseinatu zuen GeniUS!. Proiektu horren bitartez, hiru hirik izan dugu jardunbide egokiak transferitzeko sare horretan parte hartzeko aukera.

Donostia Open INN

Donostia Open INN plataforma Donostia Sustapena berrikuntza-estrategiaren barne dago. Horrek ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi ditu hiriaren eredu sozioekonomikoa eraldatzeko gako-elementu gisa. Estrategia horren esparruan berrikuntza irekia sustatu nahi da berrikuntzaren kudeaketa-eredu gisa ulertuta. Kudeaketa-eredu horren eraginpean antolakuntza bere barne-mugetatik haratago doa, kanpoaldearekin ideia- eta ezagutza-transferentzia eta -trukaketa eragiteko.

GeniUS! eta Donostia Open INN kontzeptuak sinpleak dira. Hiriko arazo eta erronkentzako soluzio posibleak miatu eta diseinatzeko interesa duten herritar, erakunde eta enpresa guztiak inplikatzean oinarritzen da. Online sortutako ideien bitartez garatzen da prozesua. Denek egin ditzakete ideia horien gaineko ekarpenak parte-hartzaileekin partekatutako erronkari edo ideiei buruzko iruzkinak eginda. Donostia Open INN plataformak eta erronkek Donostia Sustapenaren talde bat dute oinarri. Talde horrek Donostia Open INN plataforman aurkeztutako ideiak kontsultatu eta sustatzen ditu, ideia horiek garatzeko eta benetako soluzio bihurtzeko. Orduan, soluzio horiek Donostian proba daitezke testuinguru erreal batean, funtzionatzen duten egiaztatzeko eta, behar izanez gero, moldatzeko.

Donostia Open INN plataformako kide izanda eta komunitateko agenteekin elkarrizketa bat eginda, Donostia Sustapenak jakineko gai batzuei buruzko zuen ikuspegiak uler ditzake eta hirian etorkizuneko erronkei aurre egiteko orduan aholku emateko ezagutza eta esperientzia nork duen eta norengana jo dezakeen jakin.

Donostia Open INN bera da proiektu pilotu bat, denborarekin eboluzionatzen joango dena. Plataformari edo edukiari buruzko iruzkinak honako helbide honetara bidaltzera animatzen zaituztegu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.