
Nola parte hartu
Ezin errazagoa da Donostia Open INN komunitateko kide izatea, beraz, ANIMA ZAITEZ!
Lehenik eta behin, orrialde honetako goiko eskuin aldean dagoen estekaren bitartez erregistratu behar da, eta gero argibideei jarraitu. Erregistratzen zarenean erronkari buruzko edo beste pertsona batzuen iruzkinei buruzko iruzkinak agin ahal izango dituzu, blog bat argitaratu eta argazkiak eta bideoak erantsi.
Erronkari buruz eta beste batzuen iruzkinei buruz dituzun ideiak eta iradokizunak ezagutu nahi ditugu, esaterako:
- Zure ideiak.
- Zure ideia/proposamenaren onurak.
- Zure ideia garatzeko orduan aurki ditzakegun eragozpenak edo oztopoak, esaterako, denbora, kostua edo teknologia.
- Ba al dira beste nonbait martxan dauden eta zuk ezagutzen dituzun antzeko adibideak?
Ez da beharrezkoa erantzunak izatea! Pertsona batzuek asko garatutako ideiak izango dituzte, informazio egiaztatuan oinarritutakoak, eta beste batzuek gutxi landutako ideiak emango dituzte, inspirazio-uneren batean sortutakoak. Zure ideia dagoen fasean dagoela, parteka ezazu gurekin, mesedez!
NOLA ARGITARATU IDEIA BAT
Erronka bakoitza 4 astez egongo da irekita. Denbora horretan Donostia Open INN plataformako edozein kidek argitara ditzake erronkari edo beste batzuen iruzkinei buruzko iruzkinak. Espero dugu erronkari buruzko eztabaidaren bitartez soluzioak garatu ahal izango direla, gero praktikan jartzeko.Iruzkin bat argitaratzeko sakatu “erantzun” ikonoa, iruzkina egin nahi duzun gaiaren gainean.