Nola funtzionatzen du

Donostia Open INN zure ideiak argitaratzeko eta interneteko komunitatearekin partekatzeko balioko dizun eremua da. Ideia onenak mintegi bidez garatuko dira, proiektu pilotu gisa sustatzeko helburuarekin.

Ideiak argitaratzea

Profila Donostia Open INN plataforman erregistratu ondoren, parte-hartzaileak animatzen ditugu beraien iruzkinak argitaratzera. Erronkari buruzko edo etorkizunean sor litezkeen erronkei buruzko ideiak eta iruzkinak argitara ditzakezu. Argazkiak eta bideoak ere gehitu ditzakezu. Eztabaidan iruzkinik egin gabe egon nahi baduzu ere, egin dezakezu.

Parte-hartzea

Behin erronkari buruzko ideia eta iradokizun guztiak jasotzen ditugunean, garatzeko ideia egokienak hautatuko dira. Etapa horretan hautatutako ideiak argitaratu dituztenek hartuko dute parte eta bilerak antolatuko dira gako-pertsona eta -antolakuntzekin kontzeptuak ideia funtzionaletarantz garatzeko, azken etapa batean ideia haiek hirian proiektu pilotu gisa aplikatzeko helburuarekin.

Proiektu pilotuak

Proiektu pilotuak Ideia hirian probatzeko prozesua ideia motaren eta ideiaren izaeraren araberakoa izango da. Dena den, ideia aplikatzea eta ideia hautatu eta 6 hilabete igaro baino lehen proiektu pilotua martxan izatea izango da helburua.

 

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.