Donostia sustapenaren rola

Donostia Sustapenak prozesua gidatzeko asmoa du ideia-bideratzaile gisa eta ez “gobernu-organo” gisa edo “prozesuaren jabe” gisa, Berrikuntza Irekiaren izaerak bultzatuta. Ahal den heinean, informazioa eta ezagutza teknikoa emango dira. Bere adiskide- eta kolaboratzaile-sarea erabiliko du ideiak garatzen eta aplikatzen lagundu dezaketenak identifikatzeko eta inplikatzeko, hautatutako ideiak praktikan jartzeko aholkuak eta babesa eskainiz.

Itxita erronka

Erronka bat ixten denean, plataforman batzorde bat eratzen da planteatutako erronkari erantzuteko egokitasunean eta ideiak/ek hiriari ekarriko dion/ten onuran oinarrituta garatuko diren ideiak hautatzeko. Ideia/k garatzeko prozesuan zehar eta ideia/ak aplikatu arte, Donostia Sustapenak atseginez egingo du lan ideia argitaratu edo plataforman zegoen bitartean garatu zuen pertsonarekin edota erakundearekin. Baina norbaitek bigarren fase horretan parte hartu nahi ez badu edo ideiak izenpetu gabe argitaratzea nahiago badu, badago aukera hori ere. Ideiak beraien merituaren arabera hautatzen dira.

Hautatutako ideiak proiektu pilotu gisa garatuko dira, jarduketa-planei buruzko adostasunarekin. Prozesu hori norbanakoekin, Donostia Sustapeneko taldearekin eta ideiaren garapenean parte hartzea interesgarria den beste pertsona edo erakunde batzuekin egingo da, esaterako, finantza-erakundeekin, enpresa-bazkideekin eta Donostiako aditu eta herritarrekin.

Donostia Sustapenak konpromisoa hartzen du ideia praktikan jartzeko. Baliabideak esleituko dizkiete argitaratutako erronkak ebazteko egokienak diren eta hirian garrantzi handiena eta ondorio positiboenak dituzten ideiei.

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.