Donostia Innovation League hasi da

Ekainean, abian jarri da DONOSTIA INNOVATION LEAGUE (DEL) delakoa; hau da, berrikuntzarekin zerikusia duten trebetasunak ikasteko aukera eskaintzen duen ekimena.

Ekainaren 19tik 21era bitartean, AMARA Plaza Hotelean, AXULAR ikastetxeko DBHko 1., 2. eta 3. mailako 180 ikaslek aukera izan zuten hiriaren erronkaren inguruan ideia berritzaileak proposatzeko modu dinamiko eta dibertigarrian, trebetasunak entrenatuaz.

Esperientzia ezin hobea izan da, eta parte hartu duten taldeak zoriondu nahi genituzke izandako jarrera, emate, konpromiso eta dedikazioarengatik nahiz aurkeztutako ideien kalitatearengatik.

Gure itxaropen guztiak gainditu dituzue! Talde bakoitzaren maila oso altua izan da! ZORIONAK!

Irailean, hiriko beste ikastetxe batzuk hasiko dira DEL ekimenean parte hartzen. Azken saioa Berrikuntza Astean zehar egingo da (Donostia WeekINN, urriak 23-27), parte hartu duten ikastetxe guztietako talde ordezkariekin.

axular-contenido2 

AXULAR ordezkatzeko hautatutako taldea AXULARES izan da (3. DBH); halaber, bereziki aipatzekoak dira MARITIMOS (2. DBH) eta ANAS (3. DBH) taldeak 

ESKERRIK ASKO, GUZTIOI. IRAILEAN JARRAITUKO DUGU.

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.