Donostia Open INN: nazioarteko berrikuntzen analisia

 

Ekainaren 30ean, Donostia Open INN berrikuntza irekiko proiektu pilotuaren beste lan-jardunaldi bat egin zen, lehen hiri-erronkari aurre egiteko jarduketa-planaren baterako diseinuan inspiraziotzat balio dezaketen nazioarteko ekimenak aurkezteko. Erronka hauxe da: Nola hobetu dezakegu gazte langabeen eta lan-aukeren arteko lotura?

 

Jardunaldi horren helburua proiektuak momentura arte izan duen aurrerapena partekatzea zen, baita gure hirira egokitu daitezkeen eta/edo inspiraziotzat erabil daitezkeen ekimen interesgarri gutxi batzuk aukeratzea ere.

 

Planteatutako erronkari erantzuten zioten 100 berrikuntza aztertu ostean, jardunaldian aurrez aukeratutako 10 berrikuntza aurkeztu ziren. Horiek bi taldetan banatu ziren, jarduketa-eremuaren arabera: (i) Prestakuntza, enplegagarritasuna eta (ii) Trantsizioa, lehen enplegua.

 

Zein taldetan parte hartu aukeratu ostean, partaideek azaldutako ideien inguruan lan egin zuten, horiek Donostian izan dezaketen inpaktua eta hirian ezartzeko bideragarritasuna aztertuz.

 

Lanaren emaitza gisa, talde bakoitzak 2 ideien aldeko apustua egin zuen eta horiek sakon aztertuko dira, Donostian ezarri ahal izateko.

 

Hiri-erronkei aurre egiteko berrikuntza irekiko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi baduzu, DonostiaOpenINN.

 

 

 

Foto 1
Foto 1
Foto 2
Foto 2
Foto 3
Foto 3
Foto 4
Foto 4
Foto 5
Foto 5
Foto 6
Foto 6

 

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.