Donostia Open INN: Berrikuntza Irekiari buruzko tailerra.

Donostiako Sustapenak Berrikuntza Irekiaren gainerko saioa antolatu zuen urriaren 24ean GeniUS (URBACT) proiektuaren testuinguruan. Tailerra hiritar eta erakunde guztiei irekita egon zen, Donostiako gazte kualifikatuen eta aukera profesionalen arteko lotura hobetzeko ideiak proposa zitzaten.

Saioa dinamikoa izan zen eta parte-hartzaileek elkarreragiteko aukera izan zuten. 40 pertsona inguruk hartu zuten parte: alor akademikotik, enpresatik, gazte kualifikatuak, erakunde publikoak etab. Donostiako gazteen langabeziaren erronkari aurre egiteko ideiak landu ziren.

Tailerra amaitzeko lau ideia posible aurkeztu ziren aukera profesionalak bultzatzeko.

 

Eztabaida irekita dago Donostia OPEN INN plataforman www.fomentosansebastian.org/donostiaopeninn Zuk ere hiria hobetzeko ideiak partekatu ditzakezu!

taller-innovacion-abierta-galeria1
taller-innovacion-abierta-galeria1
taller-innovacion-abierta-galeria2
taller-innovacion-abierta-galeria2
taller-innovacion-abierta-galeria3
taller-innovacion-abierta-galeria3
taller-innovacion-abierta-galeria4
taller-innovacion-abierta-galeria4
taller-innovacion-abierta-galeria5
taller-innovacion-abierta-galeria5
taller-innovacion-abierta-galeria6
taller-innovacion-abierta-galeria6

 

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.