Donostia Open INN ekitaldia: Hiri hobetzeko berrikuntza irekia

Donostiako Sustapenak hiriko premiei irtenbideak planteatzeko jardunaldia antolatu du. Ekimena otsailaren 20an izango da Talent Housen eta interesatuta dagoen edonork parte har dezake aurretik izena emanez gero.

Lehen erronka landuko da: "Nola hobetu dezakegu, Donostian, gazte gaituen eta anbide-aukeren arteko lotura?" Duela hilabete batzuk, Donostia Open INN online plataforma martxan jarri zuen Donostiako Sustapenak: foro ireki bat da, eta haren bitartez,herritarrek modu aktiboan parte hartu dezakete hiriko erronkei aurre egiteko irtenbideak diseinatzeko orduan.

1. erronka honakoa izan zen: "Nola hobetu dezakegu, Donostian, gazte gaituen eta anbide-aukeren arteko lotura?Gai hori jorratzeko, zuzeneko saioak eta online eztabaidak antolatu ziren, eta horietan, hainbat ekimen proposatu ziren. Jardunaldi honetan, ekitaldi batekin itxi nahi da lehen erronka hori, eta horretarako, hasieratik parte hartu duten nahiz prozesuaren emaitza gisa hautatu diren bi ideien inguruan lan egitera etorri nahi duten pertsona guztien partaidetza izango da:

  1. Enplegu-eragileen sarea/plataforma.
  2. Jardunbide "egokien" programa pilotua.

Oso saio dinamikoa izango da eta pentsamendu sortzailea sustatzea izango da xedea, elkarren artean proiektu pilotuak diseinatzeko. Proiektu-proposamenak epaimahai baten aurrean aurkeztuko dira, eta hautatutako proiektuek teknika eta finantza arloko laguntza jasoko dute, hura Donostian gauzatu dadin.

  • Eguna: 2015eko otsailaren 20a.
  • Tokia: Talent House. (Baenako Dukearen pasealekua, 42. 20009 • Donostia)
  • Ordutegia: 11:00etatik 15:30era

Izena emateko deskarga ezazu fitxa , bete eta bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.