Donostia Open INN berrikuntza irekiko lehen erronkako proiektu irabazlea: talentu sare bat sortzea

Donostiako Sustapenak berrikuntza irekiko jardunaldi bat antolatu du, eta, bertan, hainbat profiletako parte-hartzaileak izan dira (ekintzaileak, enpresak, zentro teknologikoak, unibertsitateak…). Helburua Donostia Open INN-eko lehen erronkari erantzuna ematea izan da: Nola hobe dezakegu gazte kualifikatuen eta Donostiako lanbide-aukeren arteko lotura? Ideia irabazlea talentu sare bat sortzea izan da: diziplina-anitzeko lan-talde batek ardura izango du Donostiako enpresen beharrak identifikatzeko, proiektu errentagarri eta jasangarriak proposatuko ditu horiei aurre egiteko, eta, horrela, gazte kualifikatuentzako lan-aukerak sortuko ditu. Proiektuak laguntza teknikoa eta ekonomikoa jasoko du Donostian martxan jartzeko.  

Duela hilabete batzuk, Donostia Open INN online plataforma martxan jarri zuen Donostiako Sustapenak: foro ireki bat da, eta haren bitartez,herritarrek modu aktiboan parte hartu dezakete hiriko erronkei aurre egiteko irtenbideak diseinatzeko orduan. 1. erronka honakoa izan zen: “Nola hobetu dezakegu, Donostian, gazte gaituen eta anbide-aukeren arteko lotura? Gai hori jorratzeko, zuzeneko saioak eta online eztabaidak antolatu ziren, eta horietan, hainbat ekimen proposatu ziren.  

Parte hartzaileek taldean lan egin dute, eta hainbat dinamikaren bitartez pentsamendu sortzailea bultzatu da, elkarren artean proiektu pilotuak diseinatzeko. Proiektu-proposamenak epaimahai baten aurrean aurkeztu dira, eta ideia irabazlea talentu sare bat sortzea izan da: diziplina-anitzeko lan-talde batek (koordinatzailea, enpresetako ordezkariak, hezkuntza-zentroak, erakundeak, talentuarekin lotutako erabileak…) Donostiako enpresa/eragileen beharrak identifikatu eta irtenbideak proposatuko ditu. Hainbat proiektu piloto hautatuko dira, irtenbideak modu errentagarri zein jasangarrian eskaintzen dituztenak, eta gazte kualifikatuentzako lan-aukera izango direnak. Halaber, prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egingo da.  

Proiektu irabazleak (talentu-sare bat sortzea) laguntza teknikoa eta ekonomikoa izango du. Era berean, lan-saio berriak antolatuko dira Donostian martxan jartzeko eta online plataforma irekita egongo da edozein hiritarrek ideia berriak ekar ditzan: fomentosansebastian.org/donostiaopeninn.

_22A7761
_22A7784
_22A7809
_22A7815
_22A7820
_22A7821
_22A7830
_22A7869
_22A7871
_22A7908
_22A7915
_22A7950
_22A7963
_22A7966
_22A7977
_22A7983
_22A8032
_22A8058
_22A8060
_22A8065
_22A8066
_22A8082
_22A8092
_22A8112
_22A8127
_22A8131
_22A8135
_22A8169
_22A8174
_22A8199
_22A8244
_22A8258
_22A8265
_22A8268
_22A8269
_22A8287
_22A8294
_22A8299
_22A8301
_22A8329
_22A8345
_22A8366
_22A8377
_22A8391
_22A8411
_22A8415
_22A8428
_22A8444
_22A8527
_22A8530

 

DONOSTIA OPEN INNPlataforma irekia hiriarentzako

Plataforma hau Donostia Sustapenak egin du, hau da, berrikuntzaren bitartez, ezagutzaren sorkuntza eta eraldaketaren bitartez eta sareko lanaren bitartez hiria sustatzen eta hiriaren garapen ekonomiko iraunkorra bideratzen diharduen udal sozietate publikoak. Donostia Open INN Sustapeneko berrikuntza-estrategian txertatuta dago eta, horren ondorioz, DonostiaINN berrikuntzako online plataforman sartuta. DonostiaINN plataformak agente berritzaileen komunitatea eta berrikuntzarekin zerikusia duten hiriko zerbitzu eta jarduera guztiak hartzen ditu.