Enpresa-proiektuentzako laguntza

Proiektu berritzaileen aldeko apustua egiten dugu; horretarako, proiektuak sortzeko eta garatzeko laguntza eskaintzeaz gain, aholkularitza aditua, finantzatzeko eta hazteko erremintak eta programak eta talentua eta zerbitzu teknologiko aurreratuak sartzeko laguntza ekonomikoak eskaintzen ditugu.

 

1. Ekarpen ekonomikoa

Eremu desberdinetarako laguntza multzoa, zehazki, enpleguaren sorrera, produktuen edota zerbitzuen garapen tekniko eta teknologikoa, proiektu estrategikoak abian jartzea, talentua duten langileak sartzea eta jarduera atzerriko merkatuetan garatzea.

INVESTIGA PROGRAMAK: 30 urte baino gutxiagoko gazte kualifikatuak kontratatzea ikerkuntzaren esparruan aurretiko esperientzia profesional gabeak eta langabezia egoeran aurkitzen direnak.

TALENTU BERRITZAILEA PROGRAMAK: 35 urtetik beherako langile trebatuak kontratatzea bultzatzea proiektu berritzaileak garatzeko.

TOKITO TALENTUAREN ITZULERA PROGRAMAK: Nazioartean aurkitzen diren donostiar gazteak itzultzea bultzatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako tokiko proiektuak garatzeko kontratatuta

INNPLANTA PROGRAMA: Enpresetan proiektu estrategikoak garatzea, lehiakortasuna hobetzeko.

BONU TEKNOLOGIKOA - BIODONOSTIA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, tokiko I+G+b agenteekin elkarlanean.

BONU TEKNOLOGIKOA - IK4: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, tokiko I+G+b agenteekin elkarlanean.

BONU TEKNOLOGIKOA - TECNALIA: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, tokiko I+G+b agenteekin elkarlanean.

BONU TEKNOLOGIKOA . CIC NANOGUNE: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, tokiko I+G+b agenteekin elkarlanean.

BONU TEKNOLOGIKOA - BASQUE CULINARY CENTER: Proiektu teknologikoak garatzea zerbitzu teknologiko aurreratuen bitartez, tokiko I+G+b agenteekin elkarlanean.

 

2. Enpresentzako Zerbitzuak

Enpresentzako akonpainamendu pertsonalizatuaren doako zerbitzua, haien proiektu berritzaileak sortzeko eta sendotzeko.

 

Hasierako diagnostikoa egin ondoren, proiektu bakoitzak behar duen akonpainamendu espezializatua pertsonalizatzen dugu, enpresa bakoitzarekin banaka eta aholkularitza adituarekin. Eremu nagusien artean honako hauek aurkitzen dira: Berrikuntza, Finantzaketa, Nazioartekotzea eta Hausnarketa estrategikoa.

 

Eremu nagusien deskribapena:

 

 

01Berrikuntzarako zerbitzuak.

Hiriko enpresen osagai berritzaileko proiektuetarako aholkularitza eta sustapen zerbitzua, merkatuan hazi eta finkatu daitezen.

 

Proiektuaren aurrerapen-mailaren arabera, ondorengo esku-hartzeak egiten dira:

1. Hausnarketa estrategikoa eta bideragarritasun-analisia zein unetan aurkitzen diren definitzea eta epe ertainerako ibilbide-orria eratu behar duten proiektuetarako.

2. Banako aholkularitza espezializatua Berrikuntza-proiektuentzat, Berrikuntza Soziala barne.

 



 

02Proiektuaren bideragarritasun eta finantzaketarako zerbitzuak.

Enpresentzako laguntza proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantza-arlokoa aztertzeko eta finantzaketa pribatua bilatzeko (arrisku-kapitala edo inbertsiogile pribatuak).

 

Ondorengo esku-hartzeak egiten dira:

1. Proiektuentzako banako aholkularitza, finantzaketa pribatua bilatzearren.

 



   

03Nazioartekotzeko zerbitzuak

Hiriko enpresak nazioartekotzeko estrategia definitzeko eta ezartzeko zerbitzuak.

 

Proiektuaren aurrerapen-mailaren arabera, ondorengo esku-hartzeak egiten dira:

1. Merkatu berrien banako eta aurretiko hausnarketa estrategikoa, enpresaren/enpresa-proiektuaren potentzial esportatzailea aztertzeko, edota nazioartekotzeko negozio-ereduaren analisia.

2. Banako aholkularitza Nazioartekotzeko Plana finkatzea bultzatzeko.

 



 

3. Programak

ELKARGI SGR. DONOSTIAKO SUSTAPENAK ETA ELKARGI SGRk Lankidetza-hitzarmena sinatuta dute indarrak batu eta Donostiako enpresak eta ekintzaileak artatzeko; hots, proiektu berritzaileak finantzatzeko zailtasunak dituztenak (inbertsioa, likidezia, zirkulatzailea). INFORMAZIO GEHIAGO ...

EKIN+ PROGRAMA. EKIN+ Programak proiektu berritzaileak bizkortzeko prozesu trinkoa eskaintzen du Donostiako Sustapenaren eta hiriko enpresa erreferenteen eskutik. INFORMAZIO GEHIAGO ...

KEIRETSU FORUM EUSKADI. Donostiako Sustapenak, Keiretsu Forum Spain-ek eta Oteic Taldeak Finantzaketaren VI. Foroa antolatzen dute inbertsiogileen eta proiektu berritzaileen artean. INFORMAZIO GEHIAGO ...

Start UP-ak bultzatzeko PROGRAMA. Eduki teknologikoko negozio-ideiak dituzten enpresa eta start up-entzat da; eduki teknologikoak IKOR* enpresaren jarduerarekin zerikusia izango du (Zirkuitu elektronikoak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen enpresa espezializatua). INFORMAZIO GEHIAGO ...

 

4. Proiektuen hedapena eta sustapena.

Donostiako Sustapenak enpresei laguntza eskaintzen die haien baliozko proiektuak garatzen eta merkatuan agente guztien artean zabaltzen. Era berean, enpresen arteko lankidetza bultzatzen jarraitzen du Komunitatea eta Sarea bezala.

  • Berrikuntza Komunitatea
  • Agenda