Donostiako berrikuntzaren orainaldia eta etorkizuna

 

Ibermática eta Graphenea sarituk izan dira DonostiaINN sarien hirugarren edizioan, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik. Etorkizuneko berritzaileek, neska-mutil donostiarrek ere gogoetarako euren gunea izan dute. Berrikuntza femeninoan, gobernu irekien zeregina, nekazaritzarako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia, diseinu munduaren joerak edo 'influencers' fenomenoa Instagram sarean izan dira ostegun honetan Donostia WeekINN jarduerari itxura eman dioten beste gai batzuk izan dira.

 

Berrikuntza funtsezko hitza izan da Donostia WeekINN-eko laugarren jardunaldian. Hura ostegun honetan garatu da hiriko hamar gunetan baino gehiagoetan. Protagonistak neska-mutilak eta Donostiako bi enpresa izan dira, Gipuzkoako hiriburua zientzia edo teknologiako eremuetan nazioarteko erreferentziatzat finkatu dutenak: Ibermática eta Graphenea.

 

DonostiaINN sarien hirugarren edizioak, Alkateordetzak Berrikuntzaren Astean emanak, aurten, Ibermática saritu du finkatutako enpresen mailan, eta baita Graphenea ere, enpresa gazteen mailan, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik, ikuspegi orokorrarengatik eta hiriarekin duten loturarengatik. Sariak María Cristina Hotelean entregatu ziren.

 

Ekitaldiaren aurkezpenean, Eneko Goia Donostiako alkateak gogora ekarri zuen etorkizunean gure seme-alabek, oraindik existitzen ez diren ogibideetan egingo dutela lan, beraz, “aldaketa horren erronkei aurre egiterakoan, hainbeste aldatzen den bizitza batean moldatzeko tresnak erabilgarri izan beharko dira, eta horietako tresna bat berrikuntza izango da”. Alkatearen esanetan: “Berritzea bizitzari aurre egiteko jarrera bat da eta bizitzak eskaintzen dizkigun erronkei aurre egiteko modu bat da. Berrikuntzaren jarrera hori gure artean erraztu behar da, etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei erantzun ahal izateko”.

 

Bestalde, Alfonso Gurpegui Gune Publikoak, Ekologia eta Jai Jardueren Zinegotzi Ordezkariak nabarmendu zuen Donostiaren Udalaren ustez berrikuntza funtsezko bektore bat dela. “Ekintzaileok berrikuntzaren protagonistak zarete. Enpresa-sare guztia aurrera egitera animatu behar da, berrikuntza enpresei dagokien kontu bat delako, baina baita hiriari dagokiona ere. Donostia hiri berritzailea da”, ondorioztatu zuen.

 

premios weekinn 2018 contenido

 

GRAPHENEA ETA IBERMÁTICA

Iñigo Charolak, Business Development Director de Graphenea, eta Amaia Zurutuza Donostiako enpresa Zientifikoaren zuzendariak saria jasotzeagatik eskerrak eman zituzten eta Graphenea enpresaren talde osoari eskaini zioten, “horiek berrikuntzaren protagonistak direlako, ziurgabetasunari aurre egiteko gain hartutako konpromisoari eta esfortzuari esker”.

 

Jesús de la Fuente Graphenea sortu zuen 2010ean, eta zortzi urtetan, besterik ez, munduko grafeno fabrikatzaile handienetariko bat bihurtu da. Materialak 60 herrialderi esportatzen dizkie. Grapheneak Flagene Graphene proiektuan hartzen du parte, alegia, hurrengo hamar urteetan garatuko den mila milioi euroetako Europar Batasuneko proiektu bat. Konpainiak munduko zientifiko nagusiekin harreman estua dauka, eta maila goreneko artikulu zientifikoak maiz argitaratzen ditu.

 

Bestalde, Juan Ignacio Sanz Ibermática konpainiako zuzendari nagusiak azpimarratu zuen bere konpainia hiria oso sustraitua dagoela, “bertan jaio gara eta bertako zati bat sentitzen gara. “Gure sustraiak hemen gaude eta zuek berritzen jarraitzeko hegalak ematen dizkiguzue”, adierazi zuen Donostiako Udalarekin batera proiektu desberdinetan kolaboratu den enpresaren zuzendari nagusiak.

 

Ibermática IT zerbitzuetako konpainia orokorra da. Merkatuan 1973. urtetik jarduten du, eta soluzio eta zerbitzu aurreratuen eskaintza zabala dauka, eraldatze digitala eta Industriaren eraginkortasuna hobetzeko eta sustatzeko. 3.400 langile ditu, horietatik 550k Donostian lan egiten du. Konpainiak bulegoak ditu Europan, Estatu Batuetan eta Latin Amerikan.

 

DonostiaINN 2018 ohoresko saria José María Zabalari entregatu zitzaion, Zabala Innovation Consulting konpainiaren arduraduna, hiriari berrikuntzaren eremuan laguntzeko egindako ekarpenarengatik. Zabalaren beraren ustetan: “Donostiarrak harro egon behar dira gaur egun Donostia Europan berrikuntzaren erreferente bat delako”.

 

Sariak entregatzeko ekitaldian honako hauek izan ziren: Santiago Solanas, Europako Hegoaldeko Cisco konpainiaren presidentea, eta Enrique Dans, IE Business School eskolako Informazio Sistemen irakaslea. Lehenengoak hainbat aholku eskaini zituen eraginkortasunez berritzeko: “Berrikuntza erakundearen buru den pertsonaren araberakoa da. Pertsona horrek ez badu berritu nahi ezin da ezer egin. Berrikuntza ez da bikaintasuneko une bat, ondoz ondo egiten diren egitateak eta gertakariak baizik. Garrantzitsua da beste enpresekin eta eragileekin kolaboratzea. Berrikuntzan soiltasunak beti irabazten du, gero eta erabiltzeko soilago, hobe. Merkatura ahalik eta lasterren joan behar da, gutxieneko produktu bat ahalik eta lasterren atera eta bezeroek frogatu dezaten. Geure buruei huts egiteko aukera eman behar diegu. Eta berrikuntza ez da inoiz amaitzen, bukaerarik gabeko bide bat da”, ohartarazi zuen.

 

Enrique Dansek azpimarratu zuen berrikuntza egoera mental bat dela eta horrek gauza modu jakin batean egiteko eta besteek ikusten ez dituzten elementuak bilatzeko baldintzatzen zaituela. “Berritzaile bilakatzen gaituena testuinguru batera egokitzeko gaitasuna da, giltzarriak ulertzea, ikustea eta haiekin zerbait egitea. Etorkizuneko berrikuntzaren zati garrantzitsu batek aldaketa klimatikoaren erronkak hobetzea eduki behar du xede”, alertatu zuen.

 

BERRIKUNTZA FEMENINOAN

Berrikuntzarekin izandako beste hitzordu garrantzitsu bat Miramar Jauregian eman gauzatu zen. 'Berrikuntza femeninoan' izenburupean, zientzia, teknologia eta berrikuntza esparruetako izen handiko hiru emakumeek oso publiko gazteari, gehienak Donostiako ikastetxetako 7 eta 10 urte arteko ikasleak, mezu garrantzitsu bat helarazi zieten: zergatik garrantzitsua den berritzailea izatea eta zientziak, teknologia edo berrikuntzarekin lotutako ekintzailetzaren adarretan oraindik dauden genero oztopoak apurtzen saiatzea.

Cristina Giménezen sarrera labur baten ondoren, Deusto ForoTech entitateko zuzendaria, alegia, topaketa hau antolatu duen entitatea, Deustuko buruak nabarmendu zuen ingeniaritzako adarren unibertsitateko bost ikasleetatik bat bakarra emakumezkoa dela eta horien ekarpena nahitaezkoa dela “etorkizuneko mundua diseinatzeko”. Ondoren, María Ángeles Martín Prats andreak, ingeniaria, ikertzailea eta aeronautikako eremuaren ekintzailea eta Ada Byron 2018 sariduna, gazteei gehien gustatzen zaizkien eremuetan berritzeko gonbitea egin zien. “Egin, zuek neskok, nahi duzuena eta heldu nahi duzuen tokiraino. Jakingura eduki behar da, sortzaileak izan eta asko ikasi”, deitu zuen. Neskei ere zuzendu zien mezu batekin, “mentalitateak aldatzeko beharra” adierazi zien. “Neska eta mutil batek gauza bera egin dezakete. Ez dago mugarik duela urte batzuk arte mutilei bakarrik zegozkien gauzak zirela esaten zituzten gauzak egiteko”, gogora ekarri zuen.

Monserrat Pardok, Microsoft España konpainiaren Erakundeen Arteko Harremanen burua, neska gazteak euren buruetan sinestera animatu zituen, mugarik jarri gabe, jarrera positiboa beti mantentzera nahiz eta gauzak ondo ez joan, enpatia lantzera, aldaketari beldurrik izan gabe edo beste lekuetara bidaiatzera eta denbora kudeatzen eta horrekin gozatzen ikastera. “Batzuetan dena egin daiteke eta ez dago mugarik gure inguruak horretarako aukera ematen badigu”, baieztatu zuen. “Garrantzitsua da berrikuntzaren munduan, ingeniaritzetan eta zientzietan emakumeak egotea. Teknologia ez da generoen kontu bat. Mundua aldatuko duzuen belaunaldi bat zarete eta teknologiek horretarako aukera emango dizue. Pertsona guztien bizitza aldatzearen eta hobetzearen apustua egin ezazue”, ondorioztatu zuen.

Azkenik, Beatriz Alonsok Donostiako Graphenea enpresako Kimikako doktorea eta ikertzailea, azpimarratu zuen emakume gazteek jakingura izan behar dutela eta inguruan ditugun gauzak zergatik geratzen diren ikertu behar dituztela. “Oso garrantzitsua da bidaiatzea eta beste herrialdetako eta kulturetako jendea ezagutzea. Profesional on bat izateko ikasten jarraitu behar da, baina baita pertsona bezala ikasi behar da ere”, proposatu zuen. Bere azken mezuak zera adierazi zuen “oso garrantzitsua da gustatzen zaizuen horretan lan egitea, luxua baita”. “Erabaki zer den gustatzen zaizuen hori, asko ikasi eta zoriontsuak izan”, gonbidatu zuen.

 

NAZIOARTEKO LANKIDETZA

Elkarren ondoko bigarren egunez, Donostia, Steinbeis, Budapest eta Leewardeneko ordezkariek Talent House etxean ekin egin zieten berrikuntzarekin eta enpresak nazioartera ateratzearekin lotutako ideiei eta gogoetei, UpGradeSME proiektuaren testuinguruan, hau da, ETEak nazioartera ateratzeko prozesua hobetzeko nazioarteko lankidetzako tresna bat.

 

Donostia WeekINN jardueraren esparruan, San Telmo museoak barne hartu zuen 'Gobernu Irekiaren Teknologiak: gardentasuna, parte-hartzea eta berrikuntza' izeneko jarduera, Euskarabilduak antolatuta. Bere sustatzaileen ustez, gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza Gobernu Ireki baten oinarria dira eta erakunde publikoak, hiritarrak eta gizarte eragileak erreminta berritzaileak garazteko arduradunak dira hiritarrei ahalduntzeko aukera ematen dieten beste gobernu ereduak sortzeko.

 

Hainbat txostengilek, besteak beste, UPV-EHUko Xabier Barandiaran, Errenteriako Udaleko Eñaut Gracia, Aragoiko Gobernuaren Raúl Olivan, Eusko Jaurlaritzako Javier Bikandi, Deustuko Unibertsitateko Miren Gutiérrez, Hirikilabs-eko koordinatzailea den Ibai Zabaleta edo Biantik-eko Ion Turrillas, hainbat gairi buruz hitz egin zuten, esate baterako: software askea, IKT administrazioetan aplikatzea, Big Data, hiritarren parte-hartzea, datu babesari buruzko Europako araudia, gardentasuna edo hizkuntza eskubideak.

 

Kapsula INN-ek birziklapenaren mundua eta baliabideen optimizazioa gazteenei gerturatu nahi izan zien, goizez antolatutako osgarrizko bi ekintzekin. i2U enpresak kontrol sistemak eta kudeaketa soluzioak ekartzen ditu hondakinen tratamenduak ingurumenean eragiten duen inpaktua murrizteko, eta azaldu zuen efektu horiek murriztu ditzaketen erreminta teknologiko desberdinak existitzen direla. Bestalde, Eko-REC birziklapen zentroak erakusketa bat aurkeztu zuen, non baliabideak ekonomia zirkularraren bidez eraginkortasunez erabiltzeko adibideak erakusgai izan ziren.

 

Arratsaldez, Kapsula INN azoka teknologiko bilakatu zen eta bertan proiektu berritzaile desberdinak ikusi ahal izan genuen honako hauen eskutik: Asparia, Inybi, Vitalsis, Gu Drone, Immersia, HiriKids Tecnun eta Axular Lizeoa. Ondoren, karpa esperimentazio sentsorialeko gune bihurtu zen, Mikel Garaizabalek zuzenduriko dastatze-jarduera batekin. Bertan, bertaratutakoek esperientzia gastronomiko garrantzitsu bat bizi izan dute, elikagai desberdinen zapore, kolore eta ehunduren arteko fusioa dastatzen. Bestalde, Javier Aldazabalek, Materialen Ingeniari Doktorea, Tecnum-eko (Nafarroako Unibertsitatea) Ingeniaritza Biomedikoa eta Zientzietako arloko irakasle titularra eta ikertzailea eta Gabi Larrinagak hitzaldi bana eskaini zituzten premia berriei aurre egiteko sortutako material eta teknologia berriei buruz.

 

Hori guztia, nanoKOMIK erakusketa izaten ari den arrakasta ahaztu gabe, CIC nanoGUNEk eta Donostia International Phyisics Center zentroak sutatuta. Bertan, gazteek sortutako komikiak erakusgai daude, non nanoteknologiaren aukerak nabarmentzen diren. Erakusketa hau Kapsula INNen zabalik egongo da ostiralera arte.

 

TEKNOLOGIKOAK NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAN

Nekazaritzako elikagaien sektoreak teknologiarekiko mendekotasun handia dauka eta ez bakarrik 'packaging' edo ontziratze ildoetan. Testuinguru honetan, Villa Yeyete etxeak barne hartu zituen azaleratzen ari diren teknologiek nekazaritzako elikagaien sektoreari eskaini dakizkiokeen aukerak ezagutu nahi zituzten adituak eta interesdunak, elikadura osasungarriari arreta berezia emanez.

Izaskun Marañónek, Tecnaliako Food & Health Project Manager de Tecnalia eta Mikel Sánchez Pontek, Tecnaliako Smart Systems Deputy Manager, azaldu zituzten zeintzuk ziren gaur egungo joerak, kasu praktikoak ezagutzera eman zituzten eta teknologia berriak barne hartzeko prozesuarekin lotutako aukeraren batzuk aztertu zituzten, besteak beste, datuen analisiak, doikuntza nekazaritza edo kustomizatutako edo pertsonalizatutako elikadura.

Puntu Denda, oraingoan ere, hiriko merkataritza sektoreari teknologia berriekin lotutako joera berriak gerturatzeko gune bilakatu zen berriz. Oraingo honetan, Instagram bezalako sare sozial baten garrantzia nabarmentzen saiatu ziren eta baita 'influencers-ek' retail marketinean burututako lana ere. Instagram irudiaz baliatuz, markak eta produktuak sustatzeko sare sozial estimatuena bilakatu da. Bestalde, 'influencers-ak' euren sare sozialetan edo blogetan jarraitzaile kopuru handia duten pertsonak dira eta horiek produktuei buruzko balorazioak diten dituzte eta euren iritzia jarraitzaileen artean oso garrantzitsua da. Produktuak sustatzeko marken eta 'influencers' arteko lankidetzak 'influencer marketing' izena hartu du eta enpresetarako gero eta garrantzi handiago hartzen ari da.

Donostia WeekINN jarduerak Keiretsu Forum Euskadiko hamargarren edizioa hartu zuen barne. Ekitaldi honetan, 'business angels', 'family offices' bezalako inbertitzaile pribatuek, partikularrek edo euren negozioak dibertsifikatu nahi dituzten enpresek enpresa proiektuak bilatzen dituzte, inbertitu eta kapitalaren bidez lagundu ahal izateko. 'Startups' dozena erdiak euren proiektuak aurkezteko aukera izan zuen. Keiretsu Forum inbertitzaile pribatuen nazioarteko sare handiena da, 47 egoitzarekin, AEBn, Europan eta Txinan, eta 2.000 kidek baino gehiagok 200 milioi dolar inbertitu dituzte 250 enpresetan baino gehiagoetan.

 

JOERAK DISEINUAN

Konekta Café-k bat egin du aste honetan Donostia WeekINN ekitaldia gauzatzen duten jarduerekin.Topaketa hau hilero doan antolatzen da, giro informal eta lasai batean, eremu profesionalean berritu nahi dutenak konektatzeko (enpresaburuak, zuzendariak, profesionalak, ekintzaileak, ikertzaileak, inbertitzaileak, irakasleak…).Hilero Tabakalerako kafetegian antolatzen da ADEGIk antolatuta. Oraingo honetan, gaia mugikortasun iraunkorrean eta energia biltegiratzean murgildu da eta lantaldetan garatu da hainbat gai landuz, besteak beste: ibilgailu elektrikoa eta zama-lanetarako azpiegiturak, energia biltegiratzea, hiri mugikortasuna eta lurralde antolamendua, digitalizazioa, konektibitatea, Big Data eta auto autonomoa.

 

Ikuspegi eskuragarri batetik heldu izandako zientziak, berriz, bere tokia izan zuen Dabadaban. Oraingo honetan, Pint of Science, nork hitzaldi interesgarriak eta dibertigarriak eskaintza xede duena, azken ikerketa zientifikoei buruz, publikoren eskura dagoen formatu batean, gure inguruko teknologia zentroen eta ikerketa zentroen lana ezagutzera eman zigun, besteak beste, CIC BiomaGUNE, Biodonostia eta Polymat. Saioa amaitzeko El Petit del Cal Eril musikariaren kontzertu bat eskaini zen.

 

Osteguneko jardunaldi bizia Le Bukowski-ko saio batekin amaitu zen, EIDEk antolatuta, Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea, diseinuko gaur egungo joerei buruz, sektore honetako profesionalei eta amateurrei zuzenduta. Topaketa honen eta EIDEren helburuen artean honako hauek aurkitzen dira: diseinuaren zeregina zabaltzea eta sustatzea enpresen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren faktore estrategiko gisa, diseinua eta euskal diseinatzaileak sustatzea erakundeen eta elkartearen jarduera esparru geografikoko ekonomia, kultura eta gizarte eragileen aurrean eta Euskadi diseinuko erreferentzia nazional eta nazioarteko bilakatzearen alde egitea.

 

Donostia WeekINN amaitzear dago, baina oraindik gozatzeko jarduera, solasaldi, hitzaldi eta erakusketa geratzen dira. Kapsula INNetik buelta bat ematera gonbidatzen zaituztegu, Boulevarden, Talent House etxera gerturatzera, bertan bizi dezakezun giro ekintzaileaz zipriztintzeko edo San Telmo Museotik, moda negozioa norantz doan ezagutzeko. Eta ezin bazarete joan, badakizue hemen egunero gertatutakoa kontatuko dizuegula.