Hezkuntzan teknologia berriek duten inpaktua eztabaidagai Donostia WeekINN Asteko lehen jardunaldian

Teknologia emergenteek hezkuntzarekin loturiko lanbide eta tresna berriak sortuko dituzte. Etorkizuneko langileek sortzaileak, berritzaileak eta ikasten jarraitzeko motibatuak izan beharko dute. Donostia WeekINN Asteko lehen jardunaldian gai horietaz arduratu dira ekintzailetza-arloan nazioartean dauden joera nagusiak, zibersegurtasunaren gakoak edo komunikazioko kontzeptu teknologiko berriak alde batera utzi gabe.

 

Donostia WeekINN ofizialki hasi da Kursaalean, etorkizuneko lanaren erronkak oinarri izan dituen jardunaldiarekin. Donostiako ehunka gazte hurbildu dira hitzaldi ezberdinetara, eta oso hurbileko etorkizunean lan-merkatuak zer-nolako trebetasunak eta kualitateak eskatuko dituen jakin dute. Ildo horretan, Ernesto Gascok, Donostiako Ekonomia Garapeneko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak eta ekitaldia irekitzeaz arduratu zenak, jardunaldiaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen, “gazteak etorkizunaren oinarria dira-eta”.

 

weekinn lunes 22 001

 

Bestalde, Euken Sesek, Donostiako Sustapeneko zuzendari nagusiak, hiriko ekosistema ekintzailea nabarmendu zuen, eta nazioartean erreferenteak dituela adierazi zuen, zientzia, ingeniaritza, sentsorika, zibersegurtasuna, teknologiak edo material berriak bezalako eremuetan. Gazteei mezu hau zuzendu zien: “Berrikuntzarekin konektatzeko aukera handiak dituen hiri on batean aurkitzen zarete. Irten kanpora, ikasi, nazioartean esperientzia lortu eta, gero, itzuli Donostiara berritzen jarraitzeko”.

 

weekinn lunes 22 002

Lehen hitzaldia Raquel Rocak eman zuen, komunikatzailea eta idazle espezializatua lan-merkatuaren aldaketetan. Etorkizunean, gizakiaren lekuan teknologiak egongo dira gaur egun dauden lanen ehuneko 13aren kasuan eta lanbideen %70a aldatu egingo dira teknologiak edo adimen artifiziala edo robotika medio; beraz, premisa hori kontuan hartuta, etorkizuneko langileek ezagutzan eta sormenean oinarritutako kualitate berriak izan beharko dituzte. Testuinguru horretan, 'Knowmads' kontzeptua edo ezagutzaren nomadak sortu da; hau da, ikuspegi digitaletik komunikatzen diren pertsonak, munduko edozein lekutatik lan egiteko gai direnak. Raquel Rocaren iritziz, “etorkizuneko langileek teknologiei balio bereizgarria emateko mentalitatea eta trebetasunak izan behar dituzte. Berritzeko sormena behar da. 'Knowmad' delakoa gaitasunak hartzeko eta sormena garatzeko interesa duen pertsona bat da, sormenaren bitartez bakarrik berritu ahal izango baita”.

 

Hitzaldiaren ondoren, idazlea eta komunikatzailea mahai-inguru bat moderatzeaz arduratu zen. Mahai-inguruan, Raquel Vázquez Llorente, abokatua eta 30 urtetik beherako emakume berritzailea bezala ezaguna, eta Carlos Castro González, Leukoko CEOa eta MIT Technology Review-k 35 urtetik beherako gazte berritzailetzat jotakoa, izan ziren protagonistak. Biek beren karrera profesionala garatzen lagundu dieten erremintak nabarmendu zituzten. Prestakuntza akademikotik haratago, “nahiz eta etorkizunean mugitzeko aldamioa izan”, biek adierazi zuten haien ibilbidean asko lagundu diela bidaiatzeak, jendea eta esperientzia berriak ezagutzeak, pentsamendu kritikoa garatzeak, batzuetan erosotasun-zonatik irteteak, historiak entzuteak, irakurtzeak eta haien balioekin konektatzen duten eremu interesgarriekin edo pertsonekin denbora igarotzeak.

 

Goizeko jardunaldia AndeRois 'webserie'aren emankizunarekin amaitu zen. Josebah Espeso sortzaileak (aktoreetariko bat), Xabier Perurenak eta Cristina Gimenez Elorriagak, Deusto ForoTech-en zuzendariak, proiektu hau babesten duenarenak, nabarmendu zuten 'webserie'aren helburua dela teknologiak duen inpaktuari balioa ematea kulturarekin eta gizartearekin zerikusia duten alderdietan, eta, aldi berean, gazteenen artean bokazio teknologikoak sustatzea. Hori guztia umore handiko dosiekin bultzatuta. Jardunaldian zehar, bertaratutakoek baita ere aukera izan zuten Donostiako ikastetxeek, First Lego Leaguen parte hartzen dutenek, egindako proiektuei buruzko erakusketaz gozatzeko.

 

weekinn lunes 22 003

 

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

Arratsaldean, berriro ere Kursaala hautatu zuten profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egiteko, hezkuntza-arloko etorkizuneko erronketan oinarrituta. Donostiako Sustapeneko Ainhoa Aldasorok Donostia Innovation Campusa proiektuaren garrantzia azpimarratu zuen, talentua duten pertsonekin lan egiteko eta haiek zaintzeko. Atzokoa bezalako ekitaldiak topagune garrantzitsuak direla esan zuen hiriko gazteen irakasleekin konektatze aldera, ikasleen talentu potentziala haiek detektatu baitezakete ondoen.

Cristóbal Cobok, hezkuntzako teknologia berrien arloko irakasleak eta ikertzaileak, azaldu zuen beti utzi behar dela "esperimentaziorako eta ikaskuntzarako tartea". Gizarte bezala aurrera egiteko, eragozpenak jarri eta benetako arazoak konpontzen ahalegindu behar da”. Haren ustez, “teknologia erabiltzen jakin behar da eta giza zientziak pentsamendu zientifikoarekin eta STEMekin (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths ingelesez; hots, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) batzen saiatu. Hezkuntzak etorkizunean izango dituen erronkei dagokienez, lan-bizitza osoan prestatzen joan behar dela azaldu zuen, arlo teknologikoekin loturiko karrera berriak sortuko direla eta jasotako ezagutzak, 'online' bidezkoak edo presentzialak izan, ziurtatzeko modu berriak egongo direla.

Bestalde, Diego Soroak, ekintzaileak, arkitektoak eta Singularity Universityko enbaxadoreak, aurrerapen teknologikoak hezkuntzan norabide egokienean bultzatzearen aldeko apustua egin zuen. “Teknologiek hezkuntzaren kontzeptua alda dezakete. Jarduera bat digitalizatzen hasten denean, modu izugarrian aldatzen da, eta ereduaren aldaketa eta aldaketa teknologikoak aprobetxatzen dituztenek arrakasta izaten dute. Bati bat adi egon behar da hezkuntzaren kanpoan gertatzen denarekin; hau da, barruan gertatzen denarekin baino gehiago, hortik iritsiko baitira aldaketa nagusiak”, ohartarazi zuen.

Hitzaldi horien ondoren, Lucas Gortázarrek, Politika Publikoen analistak, mahai-inguru interesgarria moderatu zuen. Bertan, irakasleek, ikastetxeen zuzendariek eta ikasle batek hartu zuten parte, eta azpimarratu zuten garrantzitsua dela ikasi nahi izatea eta ikasleek ikasi nahi izateko erremintak sortzea. Halaber, hezkuntza-arloan berritzeko dagoen zailtasunaz eta irakaskuntzako zenbait eredu edo selektibitatea bezalako zenbait kalifikazio aldatzeko dagoen premiaz aritu ziren. Tertuliaren mezu nagusia hau izan zen: “ikasleak dira protagonistak”.

 

weekinn lunes 22 004

 

TOPAKETA BIRTUALA

Donostia WeekINN Asteko ekintzailetzak eta nazioarteko bokazioak beren tartea izan zuten baita ere Boston, Erresuma Batua eta Gipuzkoako hiriburuko profesionalen arteko topaketa birtual eta parte hartzeko topaketarekin. Boston munduko erreferenteetariko bat da ekintzailetzan, eta hezkuntza-arloan erakunde nagusiak ditu; hala nola, Hardvard-eko Unibertsitatea, Massachusetts-ko Teknologia Institutua (MIT) edota Cambridge Innovation Center (CIC), munduko 'startups' talderik eraginkorrena. Topaketa birtualean parte hartu zutenek nazioarteko ekintzailetzako azken joerak eztabaidatu eta mahai gaineratu zituzten.  

 

Topaketa birtualaren ondoren, Talent Housen, eteen kudeatzaileentzat, erakunde-mailako diseinuei buruzko tailerra egin zen, Agile metodologia landuaz, eta Jose Ramón Díazek eman zuen. Agile metodologiaren arabera, gure erakundeetan elementuak, rolak, funtzioak edo prozesuak alda ditzakegu, egungo merkatuaren aldaketen abiaduraren aurrean eraginkorragoak izateko, eta pertsonen potentzialtasunak garatzea beharrezkoa da. Tailerra hainbat egunetan egingo da, eta erakunde ezberdinek sortzen dituzten eredu mental ezberdinak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek; era berean, aldaketa horiei aurre egiteko erremintak eskainiko zaizkie.

 

Halaber, Talent Housen, 10 urtetik gorako haurrek beren robota muntatzeko eta programatzeko aukera izan zuten Doplayko profesionalek gidatuta, esperientzia zabala baitute STEAM kontzeptua sustatzen gazteenen artean. Arratsaldean, Doplayko profesionalek roboten programazio aurreratuko ikastaroa eman zuten, oraingoan Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleei zuzenduta. Robotak programatzeko jarduerak egiten jarraituko dute asteartean Kapsula INN-ean.

 

weekinn lunes 22 005 

KAPSULA INN

Teknologiak gazteenengana eta herritarrengana oro har hurbiltzeko espazio berria Kapsula INN deitzen da, eta Boulevardean aurkitzen da. Donostia WeekINN Aste osoan zehar, erakusketak, ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak egingo dira, gai ezberdinei buruzkoak. Ildo horretan, CIC nagoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek 2016an abian jarri zuten nanoKOMIK proiektua, nanozientziaren eta nanoteknologiaren arloetan gertatzen diren aurrerapenen berri emateko, eta parte hartzeko nanofikziozko komikia sortu zuten. Lehen bi ediziotan, 170 lan baino gehiago aurkeztu dira hizkuntza ezberdinetan, eta parte-hartzaileek bizia eman diote komikiko super heroia propioari, nanobotereak emanaz, materiak nanoteknologia erabilita hartzen dituen propietate harrigarriei esker. Modu horretan, lan horietako batzuk Kapsula INN instalazioan ikus daitezke. Erakusketa ikusgai dago goizez eta arratsaldez urriaren 26ra, ostiralera, bitarte.

Kapsula INN-en lehen jardunaldia ixteko, Donostiako CounterCraft konpainiako profesionalek zibersegurtasunari eta informazioa babesteari buruzko hitzaldia eman zuten, batez ere etxeko erabiltzaileei eta etxeko 'txikiei' erreparatuta.

Puntu Denda beste espazio protagonista bat izango da aste honetan zehar. Astelehenean bi hitzaldi interesgarri eskaini zituzten: lehena komunikazioaren arloko kontzeptu teknologiko berriak ulertzera bideratua Abar Informatikako Benito Pastorren eskutik, eta bigarren hitzaldian, Crebating Touch-eko Eva Zoilok merkataritzan berritzeko behar diren gako eta erreminta nagusiak azaldu zituen.

Zientzia dibertigarria izan daiteke, eta horretan ahalegindu dira Big Van Zientzia taldea osatzen dutenak; hau da, ezagutzak umore eran, bakarrizketa eta esperientzia interaktiboen bidez, hedatzen dituzten zientzialari eta ikerlarien taldea. Hainbat urteko esperientzia dute, eta ehunka ikuskizun eskaini dituzte Estatu osoko areto eta antzokietan. Big Van Zientzia taldeak Donostia WeekINN Astearen lehen jardunaldiari amaiera eman zion Altxerrin, zientzia zorroztasun eta umore handiarekin hurbilduaz.

 

Astearte honetan, Donostia WeekINN Astearen bigarren jardunaldia egingo da. Besteak beste, TechTalk bezalako jarduerak egingo dira, 'Teknologia eta emozioak, lanaren etorkizuna' bezalako gaien inguruan; hainbat adituk lan-merkatuaren etorkizuna aztertzeaz gain, etorkizuneko enpleguetarako zer-nolako trebetasunak edo kualitateak izango diren oinarrizkoak azalduko dute. Agendan gorde beharreko beste hitzordua Illunbeko pistan egingo da, kirol-arloko berrikuntzan oinarrituta. Ekitaldi guztien eta ordutegien berri izan nahi baduzu, Android-erako 'Donostia WeekINN' app-a deskarga dezakezu edo iOS edo, bestela, bisitatu gure web orria.

 

Halaber, erabiltzaileek Twitterrean zer kontatzen duten jakin ahal izango duzu #DonostiaWeekINN hashtag-arekin