Donostia WeekINN Berrikuntzaren Astea nazioartekotu egingo da bosgarren edizioan

(Argazkian: Euken Sesé, Donostia Sustapeneko Zuzendaria, Susana Carregal, CicBiomaguneko ikertzailea, Asís Palazón, CEO & Founder Immunooncology spin off, Cristina Gimenez, Forotech Deustoko Zuzendaria eta Ernesto Gasco, Donostiako Alkateordea)

 

Donostiako Sustapenaren bitartez, Alkateordetzak antolatutako Donostia WeekINN - Donostiako Berrikuntzaren Astea urriaren 22tik 26ra bitartean egingo da, eta hirian burutzen den berrikuntza bultzatzeko estrategiari nazioarteko izaera ematea du helburu. Era horretan, astean zehar, Boston bezalako hiriekin zuzenean konexioak egingo dira edo nazioarteko hitzaldietan Europako hiri ezberdinek (Oslo, Helsinki eta Utrech) talentua erakartzeko estrategiak azalduko dituzte. Horrez gain, WeekINN Astean, aurten arreta berezia eskainiko zaie hezkuntza-sistemaren esparruan berrikuntzarekin zerikusia duten gaitasunak garatzera bideratutako ekimenei.

 

Ernesto Gasco alkateordeak eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “WeekINN Astea bosgarren ediziora iritsi da, eta horrek hiriak duen heldutasuna erakusten du berrikuntzaren kontzeptuaren inguruan duen garapena bere gain hartzeko orduan. Aurten, programa oso zabala izango da, 70 erakundek hartuko dute parte, eta enpresek, hezkuntzak eta nazioartekotzeak garrantzi handia izango dute. Herritarrekin ere ez gara ahaztu, jarduerak antolatu baititugu bai haurrentzat, bai helduentzat, Boulevardean jarri dugun karpan”.

 

Aste batean, Donostia Berrikuntzaren hiriburu izango da beste behin.

weekinn header mod 2018Donostiako Sustapenak bultzaturiko WeekIN Asteak aurten 50 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu hiri osoko 30 egoitzatan banatuta: nazioarteko 150 bat aditu, enpresa, ikerketa-zentro, elkargo eta sektore ezberdinetako agenteren hitzaldiak eta doako saioak. Horiek guztiek Donostiako ekosistema berritzailea azpimarratuko dute hiriaren aldaketa, hazkunde eta kohesioaren motore gisa.

 

Hirugarren urtez, WeekINN Astean karpa bat jarriko da Donostiako Boulevardean, KapsulaINN-Berrikuntzaren Faktoria, doakoa izango da herritarrentzat egun osoan zehar, eta berrikuntza eta teknologiak erakusteko espazio moduan erabiliko da. Bertan, robotikako tailerretan eta teknologiak testatzeko saioetan parte hartu ahal izango da, tokiko proiektu ekintzaile berritzaile berriak ezagutu ahal izatearekin batera. Horrez gain, Berrikuntzaren Astean zehar, DonostiaINN enpresa-berrikuntzarako sariak banatuko dira beste behin; hau da, hirugarren edizioa betetzen duten sariak, eta arlo horretan hiriko enpresek burutzen duten lana saritzeko helburua dutenak, bi kategoriatan: finkatutako enpresarentzat eta enpresa gaztearentzat.

 

Berrikuntzaren Asteak edizio honetan ere erreminta ezberdinak izango ditu; hala nola, APP bat, erabiltzaileek programaturiko jarduerak egunero kontsultatu ahal izateko, informazio xehatu, ordutegi, egoitza eta guzti, eta zuzenean izena emateko aukera ere eskaintzen duena. Era berean, egunero blog bat idatziko da Donostia WeekINN Astearen jarduera nabarmenenen laburpenarekin, eta ikusmen-laburpenak egingo dira garatutako jarduerak eta kontzeptuak kontuan hartuta.

 

Berrikuntzaren Astea 30 egoitza ezberdinetan burutuko da, eta 50 jarduera baino gehiago egingo dira. Hona hemen nabarmentzeko moduko batzuk:

  • Urriak 22, astelehena: Kursaalean Donostiako gazteei zuzendutako jardunaldia egingo da; hain zuzen ere, nazioarte-mailan lan egiten duten eta bokazio soziala duten hiru gazte berritzaile/inspiratzailerekin egongo dira: Raquel Roca, Carlos Castro eta Raquel Vazquez. Halaber, arratsaldean, hezkuntzako profesionalentzako saioa egingo da, eta, bertan, eremu horretako joera berritzaileenak erakutsiko dira, Cristobal Cobo, Diego Soroa edo Lucas Gortazar bezalako hizlariekin.
  • Urriak 23, asteartea: Illunbeko pistan, kiroleko berrikuntzari eskainitako saioa eskainiko da. Zeintzuk dira joera berritzaileenak kirol-arloan? Pertsonen kudeaketan berrikuntzak zergatik du gero eta garrantzi gehiago? Zeintzuk dira entrenatzaileek nerabeen adinean aurkitzen dituzten arazo nagusiak? Hezkuntza eta kirol arloko profesionalentzat da. Piolet, Real Sociedad eta Kirolgirekin elkarlanean egingo da.
  • Urriak 24, asteazkena: talentuaren aldeko apustuari buruzko nazioarteko hitzaldi bat eskainiko da. Oslo, Helsinki, Utrech eta Donostiako ordezkariak izango ditugu, talentua erakartzeko eta talentuari eusteko Europako eredu bezala, hiriei teknologiaren alde apustu egiten laguntzen baitiete.
  • Urriak 25, osteguna: Berrikuntza Femeninoan saioa, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, honako aditu hauekin: María Angeles Martín (Ada Byron saria), Montserrat Pardo (Microsoft) eta Beatriz Alonso (Graphenea), Deusto Forotech-ekin elkarlanean. Horrez gain, DonostiaINN Sariak banatuko dira Maria Kristina Hotelean.
  • Urriak 26, ostirala: WeekINN Astearen azken egunean, hiru hirik jarduera ezberdinak antolatuko dituzte etorkizuneko auzoa diseinatzeko erronkaren inguruan: Vilnius (Lituania), Birmingham (Erresuma Batua), Boston (AEB) eta Donostia.

 

Halaber, izaera ludikoa prestakuntzarekin konbinatzen duten bestelako jarduerak nabarmendu behar dira: Zientzia and Fun zikloa, Pint of science España-rekin elkarlanean, Altxerri eta Dabadaba, Pecha Kucha start-upa, edota merkataritzari, modari eta abarri zuzendutako bestelako jarduerak.

 

Informazio gehiago.

  

Donostia WeekINN 2018 Asteak honako kolaboratzaile hauek ditu:

AGILE-SPAIN / AINHOA FORNOS / ALIANZA IK4 / ALTXERRI BAR&PUB / AMARA BERRI / ASOCIACIÓN DE EMPRESARIOS DE HOSTELERÍA DE GIPUZKOA / ASPEGI / AXULAR LIZEOA / AXULAR LIZEOA / BARRABES.BIZ / BIODONOSTIA / BORJA SANTOS / CEIT-IK4 / CIC BIOMAGUNE / CISCO / CITY OF BIRMINGHAM / CITY OF HELSINKI / CITY OF OSLO / CITY OF UTRECHT / CITY OF VILNIUS / COMISIÓN EUROPEA, EUROPEAN AGENCY FOR SMES (EASME) / COUNTERCRAFT / CXMEETING / DABADABA / DEUSTO BUSINESS SCHOOL / DEUSTO FOROTECH / DIPC / DO PLAY / EASO POLITEKNIKOA / ECOREC / EDUMOTION-JAVIER MIGUEL GARAY / EIDE / ENRIQUE RODAL / EUSKARA BILDUA / EXPONENTIAL EUSKADI / EYEWITNESS TO ATROCITIES / FUNDACIÓN CEIBAL / GRAPHENEA / HARVARD BLOOMBERG CITY LEADERSHIP INITIATIVE / HSSMI / I2U / IDK / IE BUSINESS SCHOOL / IKASPLAY / IMASCONO / IMFAHE FOUNDATION / INNOVATION LAB / INSTITUTO TECNOLÓGICO DONOSTIA / ISOSTOPY / KULTUR ATELIER / LEUKO / LUCAS GORTAZAR / MAUSHAUS / MICROSOFT ESPAÑA / MUSIKA BULEGOA / PINT OF SCIENCE SPAIN / PIOLET / POLYMAT / RAQUEL ROCA / REAL SOCIEDAD / RECIRCULAR / SABER COMPETIR / SARA DE LA RICA / SINGULARITY UNIVERSITY / SINNPLE / STEINBEIS 2I GMBH / SUMMA ALDAPETA / TECNALIA / UNIVERSIDAD DE SEVILLA / UNIVERSIDAD POMPEU FABRA / UPGRADE SME / ZABALA INNOVATION CONSULTING / ADEGI / TECNUN / VICOMTECH / KIROLGI