Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien laguntzen sorta aurkeztuko du Global Innovation Day ekimenean.

global innovation day-contenido eusk

 

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Innobasque-ek antolatzen duen enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntzako Global Innovation Day topaketan parte hartuko du datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal jauregian. Donostiako Sustapenak hiriko proiektu berritzaileen fase ezberdinetarako –hastapena, garapena eta finkapena– eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan.

 

Global Innovation Day topaketak berrikuntzaren laguntzarako eragileen sarearen Eremu Irekia Espazioan zerbitzu eta laguntza zehatzak xehetasunez ezagutarazi ahal izateko aukera eskaintzen du. Gainera, egun horretan egingo diren tailerretako mahai-inguru bat moderatuko du Donostiako Sustapenak. Berrikuntzarako Finantzazioa gaiaren barruan, 2014az geroztik Donostiako enpresa-proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien Bono Teknologikoak aurkeztuko ditu, besteak beste. Donostiako i2U enpresa ere han egongo da jardunbide egokien eredu gisa, eta horri esker, modu erraz eta praktikoagoan emango dituzte proiektu berritzaileak dituzten enpresa guztiek Donostiako Sustapenarengandik eskura dezaketen babes integralaren inguruko xehetasunak.

 

Gehiago irakurri

 

global innovation day-logos eusk