Talent Housek harrera-zerbitzua zabaldu du garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egiten duten pertsona guztientzat

 

Duela zazpi urte sortu zenetik, 2.000 pertsonak (1.325 ikertzaile) hartu dute ostatu Talent House eraikinean, eta 511 lagunek Wellcome Service-a erabili dute. Alkateordetza partzela baten bila dabil Talent House 2 eraikitzeko.

 

Talent House harrera-plana Donostiako Alkateordetzak (Donostia Sustapenekoaren bidez) abian jarritako Donostia Connecting Talent estrategian kokatzen da, eta maila handiko ikerlarientzat ostatu hartzeko lehen aukera bezala finkatu da; gainera, akonpainamendu-zerbitzuak zabaldu ditu Talent Housen ostatu hartu dutenentzat ez ezik, garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egitea erabakitzen duten pertsona guztientzat ere. Modu horretan, Wellcome Service delakoak lehen arreta presentziala eskaintzen du hirira iristean, aholkularitza administrazio-izapideetan edo bikoteentzako akonpainamendu-zerbitzua garapen profesionalean.

 

25 anos talent house-contenido2

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “duela Talent House-ren inguruko zazpi urte bultzatu zen apustu aitzindaria kalifika dezakegu erabateko arrakasta bezala eta hirirako 2.000 ikertzaileko erakarpenari lagundu dio nabarmenki”. Halaber, azaldu zuen Alkateordetza, Hirigintzarekin batera, hiriko partzela ezberdinak aztertzen ari dela Talent House 2 kokatzeko, “hirian ostatu hartzeko arazoak medio prestakuntza handiko jendea erakartzeko zailtasunak aurkitzen dituen produkzio-sektorearen eskaerari erantzute aldera. Halaber, akordioak prestatzen ari gara apartamentu turistikoak izan ezin duten etxebizitzen kasurako, urte osoan zehar alokatzearren trebetasun-maila handiko ikertzaile eta profesionalei”.

 

Alkateordetzak talentuaren aldeko apustua egin du Donostiaren garapenerako funtsezko faktorea bezala, berrikuntzan oinarritutako ereduaren bitartez. Era horretan, apustuak hainbat erreminta ditu, eta horietako bat da Talent House Harrera Plana, tokiko I+G+b ekosistema eta hiria bera bultzatzeko sortua, profil oso kualifikatuak erakartzeko asmoarekin. Harrera-plana talentua erakartzeko eta talentuari eusteko ardatzaren barnean kokatzen da, eta Donostiatik kanpoko pertsonentzat nahiz tokiko talentuentzat da; hots, beste leku batean ikasten edo lanean denbora asko igaro ondoren hirira itzuli nahi dutenentzat.

 

Harrera-planaz balia daitezke, halaber, hiriko Zentro Teknologikoak eta Ikerketa-zentroak eta Donostiara lehen aldiz datozen ikertzaileak erakartzen dituzten enpresa berritzaileak. Horrez gain, harrera-planaz balia daitezke Tokiko Talentuaren Itzulerako laguntzen bidez hirian kokatzen diren pertsonak eta Egonaldi profesionalak programaren pertsona onuradunak.

 

Zerbitzua Guztira
Ostuta Talent Housen 1.325 ikertzaile (1.999 pertsona)
Welcome Service 511
Bikoteari laguntza garapen profesionalean 65

 

Talent House Harrera Planeko zerbitzuen erabiltzaileen jatorria askotarikoa da. Datuen arabera, %77 atzerritarrak dira, 60 nazionalitate desberdinetakoak, eta %23 estatukoak. Jatorriko herrialde nagusia Errusia da, onuradunen %11rekin; ondoren, Alemania (%7), Italia (%7) eta AEB (%6) daude.

 

Nazionalitatea 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 Guztira %
Espainia 42 50 63 42 43 25 39 304 23%
Errusia 16 24 30 11 12 11 24 128 10%
Alemania 13 21 14 12 12 18 10 100 7%
Italia 10 13 20 8 10 15 12 88 7%
AEB 15 17 15 6 14 5 12 84 6%
Frantzia 7 10 9 6 5 7 9 53 4%
Txina 8 5 6 6 8 6 5 44 3%
Polonia 5 9 8 5 6 2 6 41 3%
Argentina 9 5 3 4 1 5 5 32 2%
Britainia Handia 3 8 2 1 7 3 3 27 2%
Bestelakoak 69 57 53 101 59 49 47 435 33%

 

Talent Housen ostatu hartu dutenen batez besteko egonaldia 5,3 hilabetekoa izan da. Talent House programaren onuradunen %65a gure hirira bakarrik iritsitako ikertzaileak dira, %23 bikotearekin etorritakoak eta %12 familiarekin etorritakoak. Egoiliarren maila akademikoari dagokionean, %67 doktoreak dira haien gaietan.

 

Zazpi urte horietan, Talent Housek zerbitzua eman die hiriko 29 erakunde eta zentro teknologikori, ostatatze-premiak artatzeko. Nabarmentzekoa da UPV/EHU dela Talent Housen zerbitzuen eskatzaile nagusia (%23), eta, ondoren, DIPC, CICnanoGUNE eta CICbiomaGUNE daude.

 

Talent House eraikina hasieratik autofinantzatzen da, eta %…(e)ko okupazio-ratioa du.