Donostiak Londresen aurkeztu du hiri adimentsuaren eredua ezartzeko Replicate proiektua

 

Donostiako hiriak, irailaren 12an (atzo) aurkeztu zuen, Smart Cities Live London-en esparruan, Bristoleko eta Florentziako ordezkariekin batera, REPLICATE proiektua. Proiektuan smart city-rako trantsizio-prozesua jorratzen da, energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKT/Azpiegituren eremuetan, teknologia berriak hedatzea eta erreplikatzeko prozesua lantzea bultzatzearekin batera. Europako REPLICATE proiektua (lighthouse) H2020 programaren barruan kokatzen eta finantzatzen da, 691735 kontratuaren esparruan (SCC1 Smart Cities and Communities Europako deialdia). Proiektua burutzeko 29 milioi euroko aurrekontua dago, eta horietatik 11 milioi jasotzen ditu Donostiako hiriak Urumea ibarrean inbertitzeko. Modu horretan, Txomin Eneako auzo berria zero emisiotik gertu aurkitzen den smart barruti bilakatuko da.

 

smartcities-londres-contenido2Ernesto Gasco alkateordeak, Donostiako Sustapeneko arduradunak, Replicate gauzatzen duen erakundearenak, ondorengoa adierazi nahi izan zuen: "azken urte hauetan bultzatzen aritu garen Smart Kalea eta Replicate bezalako proiektuen lidergoa eta koordinazio-lana argi uzten dira Londresen egindako smarti cities hitzaldi hau bezalako foroetan; horrela, Donostia Milan, Lyon, Erroma edo Londres bera bezalako hirien mailan kokatu da".

 

Smart Cities Live London ekitaldian, hirien garapen adimentsu eta iraunkorreko erronka eta irtenbide berritzaileez mintzatu dira adituak. Finantzaketatik hasi eta herritarren parte-hartzeraino, hiriek beren etorkizuna planifikatzerakoan kontuan izan beharreko funtsezko zortzi gai azaldu ziren: finantzaketa, estrategia, estandarizazioa, garraioa, energia berriztagarria, hiri digitala, plangintza eta herritarrak eta konpromisoa..

 

Hiri adimentsuen inguruko Replicate proiektuak ekitaldian parte hartu zuen udalerriei buruzko Europako politikaren erreferente gisa, H2020 Programaren esparruan. Donostiako hiriaren izenean Donostiako Sustapeneko Kudeatzailea den Euken Sesek proiektua oro har aurkeztu eta gero, mahai-ingurua egin zen, eta, bertan, Bristol eta Florentzia hiri bazkideek ere parte hartu zuten. Eztabaidan, proiektuaren konplexutasuna nabarmendu zen, kultura eta hizkuntza ezberdinetako 38 bazkide koordinatzen baititu, eta tartean tamaina ezberdineko enpresak, erakundeak eta hiriak aurkitzen dira. Halaber, Replicate proiektuak dakarren negozio-eredua aztertu zuten. Donostiari dagokionean, Txomin Enearako District Heating berogailu-sistema zentrala burutuko da. Era berean, mugikortasunaren inguruko negozio-ereduaren garapenaz aritu ziren..

 

smartcities-londres-contenido1

 

Stockholm-en eta Budapesten burututako lau Smart Cities saioren ondoren, Smart Cities Live Londresen burutu zen. Bertan, aditu nagusiak eta Europa osoko hirietako proiektuen liderrak bildu ziren, ingurune ezin hobea sortzeko hiri adimentsuaren garapena inspiratzeko, ideiak trukatuaz. Smart Cities Live-k erronka eta irtenbide berritzaileak onartu nahi ditu hirien eta udalerrien garapen adimentsu eta iraunkorrerako. Smart City Financing-etik herritarren konpromisoraino, Smart Cities Live-k lehen planoan jarri ditu hiri edo udalerri bakoitzak kontuan izan beharreko zortzi gai nagusi.

 

Smart Cities Live ekitaldiaren bi egunetan zehar, Europako herrialde ezberdinetako 45 hizlari bildu dira 40 lan-saiotan, Londresen.