Kalapie elkarteak ekimen bat jarri du martxan Donostiako airearen kalitatea neurtzeko

 

Goi-mailako teknologia duten gailu eramangarrien bidez, arnasten dugun aireari buruzko informazioa jasotzen du denbora errealean txirrindulari-elkarteak. Donostiako kutsadura atmosferikoari buruzko ikerketa-lan bat jarri berri du martxan Kalapie txirrindulari-elkarteak, denbora errealean jakiteko zer ezaugarri dituen arnasten dugun aireak pedalei eraginez, oinez, korrika, edo, besterik gabe, espaloian, goazenean, ihes-hodietatik metro gutxira.

 

Donostiako kutsadura atmosferikoari buruzko ikerketa bat abiatu du Kalapie txirrindulari-elkarteak. Zehazki, PM2,5 partikulak neurtzen dituzte, eta horren bidez jakiten dute, denbora errealean, zer ezaugarri dituen arnasten dugun aireak pedalei eraginez, oinez, korrika, edo, besterik gabe, espaloian, goazenean, ihes-hodietatik metro gutxira.

 

Goi-mailako teknologia duten gailu eramangarrien bidez jasotzen dituzte laginak. «Ingurumen-monitorizazio horren emaitzak Udaletxeari bidaltzen dizkiegu, gailuak erosten lagundu baitigute», diote Carlos Pérez Olozagak eta José Antonio Meoquik, eskarmentu handiko bi txirrindulari eta elkarteko kidek.

 

Kutsadura atmosferikoak kezkatuta, jakin zuten Batzelonako CSICen gailu berri bat ibiltzen zutela «nahiko merkea baina oinarri zientifiko handikoa», zeinak berehala neur baitzezakeen airearen kalitatea. Udaletxeko Mugikortasun sailarekin harremanetan jarri ziren orduan, eta lortu zuten neurgailu bakoitza erosteko beharrezko ia 300 euroak finantzatzea; haiek, berriz, mugikor bat erosi zuten emaitzak ikusteko.

 

«Agente aktibo bihurtu gara gu, baina nahiko genuke gainerako hiritarrak ere sartzea horretan, guztioi eragiten digun arazo bat baita». Hain zuzen, gogora ekarri dutenez, «europarrok bizi garen lekuen 90 %etan Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen duena baino handiagoa da.

 

Eta horixe da eskarmentu handiko bi txirrindulariok martxan jarri duten ekimen aitzindariaren helburuetako bat: Donostian zer kutsadura-maila dagoen jakitea, eta datuak Udalari ematea, egokien deritzon neurriak har ditzan. Helburuak bat egiten du Donostiako udala aurrera eramaten ari den Clima 2050 proiektuarekin, haren xedea baita kutsadura murriztea, eta, bereziki, trafikoak sortutakoa. hona egindako 400 neurketa baino gehiagoren emaitzak aircastin.org webgunera igo ditugu, eta bertan ikus daiteke mundu osoko airearen kalitatea.. Edonola ere, ez dute lasaitzea gomendatzen, «beti ez baititugu betetzen OMEk gomendatutako balioak».

 

Iturria: Diario Vasco