Donostiako Sustapenak Txileko Araucanía lurraldeko ordezkari talde bati egin dio harrera

 

Txileko ordezkariek zuzenean ezagutu ahal izan zuten Talent House, Donostiako Sustapenaren proiekturik enblematikoenetakoa.

 

Abuztuaren 14an, 15ean eta 16an, Txileko Araucanía lurraldeko ordezkari talde bat Donostiako Sustapenarekin bildu zen, hiriaren sustapena eta garapen ekonomiko eta soziala xede duen sozietate publiko horren proiektuak zuzenean ezagutzeko. Bereziki, Hiri Behatokiaren jardueretan jarri zuten arreta.

 

auracania-chile-contenido1 

 

Halaber, hainbat bilera egin zituzten Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko eta Lanbideko arduradunekin, bakoitzak bere alorrean lan- merkatuaren bilakaera behatzeko erabiltzen dituen analisi-tresnei buruz eztabaidatzeko; batak, tokiko ikuspegitik eta, besteak, lurraldeko ikuspegitik.

 

auracania-chile-contenido2Informazio hori aztertu eta analizatzeko lanen garrantzia ere azpimarratu zen, erabakiak hartzeko eta etorkizunean gure lurraldean beharrezkoak izan daitezkeen lanbide eta profilak identifikatzeko funtsezkoak baitira. Azkenik, Donostiako Sustapenak nazioartean gauzatzen dituen jardueren testuinguruan, etorkizunean elkarrekin lan egiteko aukerak aztertu zituzten.

 

Honako pertsona hauek osatzen zuten Txileko ordezkaritza: Jorge Petit-Breuilh, La Fronterako Unibertsitateko Eskualde Garapeneko Institutuko zuzendaria; Ismael Toloza, Araucaníako Enplegu Behatokiko zuzendaria; eta Joaquin Bascuñan, Enpleguko ministerio-idazkaria.