Donostia berrikuntzaren hiria

Donostia, bere historian zehar, duen izaera berritzaileak ezaugarritu izan du, bereziki, berrasmatzera bideratutakoak, bere oinarrizko ezaugarrietatik eta bere balioetatik. Egun, apustu horrek indarrean darrai, garai berrietara eta erronka berrietara, hots, planteatzen zaizkigun iraunkortasun ekonomikoko eta ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuneko erronka berrietara, egokitua.

 

Berrikuntzaren aldeko apustua giltzarri da Donostiako Sustapenarentzako, gizarte- eta ekonomia-eraldaketaren ardatz gisa eratu zenetik, duela ehun urte baino gehiago. Apustu horretan alderdi kritikoak lirateke: ezagutza, talentua, ekintzaileak eta enpresa berritzaileak eta Donostiakoa bezalako ekosistema aberats eta anitzean –eskala kontuan hartzen badugu– parte hartzearen bultzada bera.

 

Berrikuntza-estrategiaren xedeak honako hauek dira:

  • 1. Talentua bultzatu: haren garapena sustatuz tokiko talentua atxikitzeko aukerak sortuz, baina, baita, gaitasun handiko pertsonak eta atzerrian dagoen tokiko talentua erakarriz ere.
  • 2. Gure hiriko balio erantsi handiena duten enpresa-proiektuei eta eragileei lagundu negozio-aukera berriak sortzeko, enplegua sortuko dutenak, hazteko ahalmenarekin, bereziki, sektore estrategikoetan eta etorkizuneko sektoreetan. 
  • 3. Berrikuntza-ekosistema sustatzea: sarean lan eginez, baterako zabalkunde- eta sustapen-plataformak sortuz, berariazko jarduerak gauzatuz eta abar. 
  • 4. Donostia berrikuntzaren hiri gisa kokatzea hiriko eragile guztien eskutik, oinarritik konpartitutako eta landutako diskurtsoaren bitartez.

 

Estrategia honetan, funtsezkoa da laugarren maila, helize laukoitza, parte-hartze publiko-pribatua edo gizarte-berrikuntza ere deitua. Zentzu horretan, berrikuntza irekiko tresna berrien testatzea nabarmentzen da hiriko erronkak ekosistemako eragile gakoekin batera ebazteko.