Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea jarri dute Maria Cristina hotelean

 

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatu dituzte Maria Cristina hotelak eta Donostiako Sustapenak, bezeroen eskariari erantzuteko.

 

Donostiako Sustapenari, hotelaren jabe eta hiriko Smart estrategiaren sustatzaileari, kargatzeko guneak martxan jartzeko laguntza eskatu zion Maria Cristina hotelak. Hala, eskaerari erantzun zion Ernesto Gasco alkateorde eta Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak, eta azken egunotan kargatzeko zutabeak instalatu dituzte.

 

Gascok honako hau adierazi du: «erdiazkar kargatzeko zutabe bat instalatu dugu, eta ordu bat eta bi ordu artean behar du ibilgailuak kargatzeko, bi auto aldi berean kargatuta. Eskariari erantzuten dio neurri honek, eta ingurumena hobetzeko bidean aurrera egiten du, halako ibilgailuen erabilera sustatzen baitu».

 

Segurtasun elektrikoa ziurtatzeko, hiri bideko baldintza berezietara moldatutako neurri egokiak ditu ekipamendu honek, eta ibilgailuen karga elektrikoari buruzko nazioarteko araudiak betetzen ditu. 

 

Berriak gehiago

Donostia Sustapenak Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu zuen parte eta Donostia Smart estrategia eta proiektuak aurkeztu zituen

Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoa), segidako hirugarren urtez, Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu du parte, lighthouse proiektu eta Europako erakundeekin baterako stand batean, Replicate, SmartKalea eta OptEEmal proiektuak aurkeztu zituen, eta baita Donostia/San Sebastián hiriko Smart estrategia ere ...

Donostiako gazteek hiriaren etorkizuna imajinatu dute

Donostiako haurrak hiriaren etorkizuna dira, eta haiek auzoak eta kaleak ikusteko duten modua oso kontuan hartu beharrekoa da. Donostia WeekINN Asteak etorkizuna sormenarekin, erantzukizunarekin eta optimismoarekin imajinatzera bultzatu ditu gazteenak. Moda-munduaren etorkizuna, espazioen eta gastronomiaren arteko harremana eta hiriko merkataritzarekin loturiko proiektu berritzaileenak ere protagonistak izan dira Berrikuntza Astearen azken egunean; Astea inoiz baino nazioartekoagoa izan da. ...

WeekINN ekimenak asterik nazioartekoenari amaiera eman dio

Donostiako WeekINN Berrikuntza Astearen bosgarren edizioa izan da aurtengoa, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren bitartez, eta atzo amaitu zen. Bertan, nazioartekotzearen aldeko apustua jorratu da, eta antolatutako jarduera ezberdinetan Boston, Oslo, Helsinki, Vilnius, Utrech edo Bristol bezalako hiriek hartu dute parte. Edizio honetan 5.000 pertsonak hartu dute parte, Donostian nahiz parte hartu duten hirietan antolatutako jarduera ezberdinetan, eta horietatik mila bat gazteak izan dira ...

Donostiako berrikuntzaren orainaldia eta etorkizuna

Ibermática eta Graphenea sarituk izan dira DonostiaINN sarien hirugarren edizioan, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik. Etorkizuneko berritzaileek, neska-mutil donostiarrek ere gogoetarako euren gunea izan dute. Berrikuntza femeninoan, gobernu irekien zeregina, nekazaritzarako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia, diseinu munduaren joerak edo 'influencers' fenomenoa Instagram sarean izan dira ostegun honetan Donostia WeekINN jarduerari itxura eman dioten beste gai batzuk izan dira.

Donostian talentua erakartzeko eta talentuari eusteko gakoak

Hiriak pertsonei esker hazten dira. Gizarte batean zenbat eta talentu gehiago agertu, orduan eta garapen-aukera gehiago aurkezten dira. Donostia WeekINN Asteko jardunaldi honen giltzarrietariko bat talentua erakartzea eta talentuari eustea izan da, enpresei hazteko eskaintzen zaizkien tokiko eta nazioarteko finantza-programak alde batera utzi gabe. Ekonomia zirkularrak, energia berriztagarriak, 3D inprimaketa edo gastronomia-arloko berrikuntza jorratu dira berrikuntzaren astearen erdiko jardueretan.

Giza gaitasunen eta teknologia berrien arteko bizikidetza etorkizuneko lan-merkatuan

Donostia WeekINN Asteko bigarren jardunaldian, etorkizuneko lan-merkatuaren erronkak jorratu dira, adimen artifiziala eta robotika bezalako teknologiak ustekabean sartuko baitira. Kirolean balioek duten garrantzia, talentua eta generazio-aldaketa edo merkataritzan aplikaturiko teknologia berriak ere landu dira astearte honetan. ...

FacebookTwitterLinkedin