Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

 

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez.

 

Ernesto Gasco Donostiako Alkateordetzak zera adierazi nahi izan zuen: “Hitzarmen hau sinatu dugu Vicomtech bezalako gure hiriko ikerketa zentro ezagun honekin, teknologiaren mundua Donostiako gizarteari eta bertako ekoizpen sistemari gerturatzeko helburuarekin, hainbat sustapen jarduera eskoletan garatuz, berrikuntza astean parte hartuz eta bono teknologikoen bidez, Donostiako estrategian heldu dieten erronka handiak alde batera utzi gabe, besteak beste: nazioarteko talentua atxikitzea eta erakartzea berrikuntza eta ezagupen eremuan".

 

Hitzarmen hau Donostia Sustapenak burutzen duen hiriko estrategiaren inguru egituratzen da. Bertan, Donostia eraldatzeko eta finkatzeko xedeak hartzen ditu barne, berrikuntza eta ezagupen polo gisa, talentua garatzearen, atxikitzearen eta erakartzearen alde eginez, funtsezko elementu gisa, hirian kokatutako zentroetan eragindako ezagutzaren eraldaketarekin batera.

 

Hitzarmenak honako baldintzak ezarri ditu:

  • Sustapenak Vicomtech zentroari laguntzea, gazte gaituak atxikitzeko eta erakartzeko bere ibilbideetan, adibidez, kontratazioekin ikerketa proiektuetarako, kanpoan dauden donostiar gaituen profilak kontratatzea edo bekak atzerrian.

 

Donostiako programa hauen %50 Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatu ahal izango dira, FSE Euskal Herriko 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan, “Donostia GazteEkin”: langabezian dauden gazte gaituen laneratze egokitua, hirian azaleratzen ari diren sektore estrategikoetan” Programarako.

  • Bi erakundeen arteko lankidetza, berrikuntzarekin lotutako gaitasunak bultzatzeko, hezkuntzaren esparruan, esaterako, Donostia Innovation Challenge.
  • Vicomtech zentroak Zentre-Donostia Design Institute etorkizuneko diseinu eskolaren garapenaren parte hartzea, diseinuarekin lotutako programen bidez, berrikuntzarako funtsezko gaitasun gisa.
  • Donostiako ETEetarako Bono Teknologikoa sustatzea, partekatutako finantzazio batekin. Bono horien bidez, Vicomtech zentroak enpresek eskatutako zerbitzua garatuko du.
  • Ekintzailetza eta transferentzia teknologikoa sustatzen duten jarduerak eta programak bultzatzeko konpromisoa.
  • Vicomtech zentroaren edukien proposamena Innovación-Donostia WeekINN Asterako.

 

Hitzarmena lau urteko indarraldia edukiko du.

 

Berriak gehiago

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea jarri dute Maria Cristina hotelean

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatu dituzte Maria Cristina hotelak eta Donostiako Sustapenak, bezeroen eskariari erantzuteko. Donostiako Sustapenari, hotelaren jabe eta hiriko Smart estrategiaren sustatzaileari, kargatzeko guneak martxan jartzeko laguntza eskatu zion Maria Cristina hotelak ...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko (2)

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien laguntzen sorta aurkeztuko du Global Innovation Day ekimenean.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Innobasque-ek antolatzen duen enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntzako Global Innovation Day topaketan parte hartuko du datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal jauregian. Donostiako Sustapenak hiriko proiektu berritzaileen fase ezberdinetarako –hastapena, garapena eta finkapena– eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan....

Donostia Sustapena UPV/EHUko Gune Gastronomikoen Diseinuan espezializatzeko Titulu batean kolaboratuko da

Diseinu, arkitektura eta ingeniaritza eremuko hutsune profesional bat betetzeko sortu da. Diseinuaren kontzeptua prozesuak ebazteko metodologia eta aplikatzen den eremu guztiak eraldatzen dituen diziplina gisa, Donostia Sustapeneko estrategiaren ardatzean agertzen da, alegia, hiriko ekonomia eta gizartea sustatzearen eta garatzearena alde lan egiten duen udaleko elkarte publikoa. Horrela, “Gune Gastronomikoen Diseinurako Aholkularitza Graduondoa” ...

Talent Housek harrera-zerbitzua zabaldu du garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egiten duten pertsona guztientzat

Duela zazpi urte sortu zenetik, 2.000 pertsonak (1.325 ikertzaile) hartu dute ostatu Talent House eraikinean, eta 511 lagunek Wellcome Service-a erabili dute. Alkateordetza partzela baten bila dabil Talent House 2 eraikitzeko. Talent House harrera-plana Donostiako Alkateordetzak (Donostia Sustapenekoaren bidez) abian jarritako Donostia Connecting Talent estrategian kokatzen da, eta maila handiko ikerlarientzat ostatu hartzeko lehen aukera bezala finkatu da ...

FacebookTwitterLinkedin