Desberdin funtzionatzen dute pertsona ezker eta eskuin elebidunen garunek?

 

Hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko gaitasunean parte hartzen duen neurona-sarea aztertuko duen ikerketa bat jarri du martxan BCBLk. Pertsona gehienek garunaren ezkerreko hemisferioan daukate sare horren zati nagusia, eta lateralizazio esaten zaio horri. Baina zer gertatzen da pertsona ezker elebidunen garunetan? Ikerketa egiteko, 18-36 urte bitarteko boluntario ezker elebidunak (gaztelania-euskara) behar ditu ikerketa-zentro donostiarrak.

 

Horiek dira, hain zuzen ere, Basque Center on Cognition, Brain and Languageko ikertzaileek “Multi-Lateral” izeneko ikerketan argitu nahi dituzten galderetako batzuk. Human Brain Project europar makroproiektuaren ikerketa-ildoetako bat da hori; 2013an sortu zen proiektu europarra, garunaren ezagutzan aurrera egiteko.

 

Zehazki, BCBLko zientzialari-taldeak sakon aztertuko du estimulu linguistikoak prozesatzen dituen neurona-sarea, hainbat pertsonatan. BCBLko ikertzaileek azaldu dutenez, nahiz eta sare horren zati nagusia garuneko ezkerreko hemisferioan kokatuta egon pertsona gehienetan, hizkuntza bat baino gehiago jakiteak edo pertsona ezkerra edo eskuina izateak aldatu egin dezake "harrigarriro" lateralizazio gisa ezagutzen den garunaren antolamendu-printzipioa.

 

Garun-lateralizazioari esker, funtzio jakin batzuk multzokatuta egon ohi dira garunaren hemisferio berean, eta garun-lateralizaziorik ez izatearekin lotu ohi dira hizkuntzarekiko gaitasun txikiagoa izatea, bai eta hizkuntza-asalduak, dislexia, autismoa, eskizofrenia eta beste zenbait alterazio neurokognitibo izateko arrisku handiagoa ere.

 

Pertsona ezker eta eskuinen garun-egitura eta -funtzionalitatea sakon aztertzeko eta garun- lateralizazioa eta hizkuntza bi pertsona-taldeetan desberdina den egiaztatzeko helburu nagusia ardatz izanik, 18-36 urteko 100 pertsona ezker eta 100 pertsona eskuin elebidunen (euskara- gaztelania) garunak aztertuko ditu BCBLk.

 

 

 

Berriak gehiago

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko (2)

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien laguntzen sorta aurkeztuko du Global Innovation Day ekimenean.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Innobasque-ek antolatzen duen enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntzako Global Innovation Day topaketan parte hartuko du datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal jauregian. Donostiako Sustapenak hiriko proiektu berritzaileen fase ezberdinetarako –hastapena, garapena eta finkapena– eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan....

Donostia Sustapena UPV/EHUko Gune Gastronomikoen Diseinuan espezializatzeko Titulu batean kolaboratuko da

Diseinu, arkitektura eta ingeniaritza eremuko hutsune profesional bat betetzeko sortu da. Diseinuaren kontzeptua prozesuak ebazteko metodologia eta aplikatzen den eremu guztiak eraldatzen dituen diziplina gisa, Donostia Sustapeneko estrategiaren ardatzean agertzen da, alegia, hiriko ekonomia eta gizartea sustatzearen eta garatzearena alde lan egiten duen udaleko elkarte publikoa. Horrela, “Gune Gastronomikoen Diseinurako Aholkularitza Graduondoa” ...

Talent Housek harrera-zerbitzua zabaldu du garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egiten duten pertsona guztientzat

Duela zazpi urte sortu zenetik, 2.000 pertsonak (1.325 ikertzaile) hartu dute ostatu Talent House eraikinean, eta 511 lagunek Wellcome Service-a erabili dute. Alkateordetza partzela baten bila dabil Talent House 2 eraikitzeko. Talent House harrera-plana Donostiako Alkateordetzak (Donostia Sustapenekoaren bidez) abian jarritako Donostia Connecting Talent estrategian kokatzen da, eta maila handiko ikerlarientzat ostatu hartzeko lehen aukera bezala finkatu da ...

Desberdin funtzionatzen dute pertsona ezker eta eskuin elebidunen garunek?

Hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko gaitasunean parte hartzen duen neurona-sarea aztertuko duen ikerketa bat jarri du martxan BCBLk. Pertsona gehienek garunaren ezkerreko hemisferioan daukate sare horren zati nagusia, eta lateralizazio esaten zaio horri. Baina zer gertatzen da pertsona ezker elebidunen garunetan? Ikerketa egiteko, 18-36 urte bitarteko boluntario ezker elebidunak (gaztelania-euskara) behar ditu ikerketa-zentro donostiarrak ...

FacebookTwitterLinkedin