POLYMATek praktikaldiak eskaintzen ditu 2018ko udarako

 

Zientzietako eta ingeniaritzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendutako praktikak dira. Hautatutako ikasleek Donostiako zentroko ikerketa-talde batean lan egin ahal izango dute udan.

 

Udako praktikaldiak eskaintzen dizkie POLYMATek kimikako, beste zientzietako edo ingeniaritzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei. Bekek bi hilabete eta erdi iraungo dute, eta erakundeak hilean 560 € ordainduko dizkio bekadun bakoitzari. Hautatutako ikasleek aukera izango dute zentroko ikerketa-taldeetako batean jarduteko: Innovative Polymers, Polymerization Processes, Theory and Simulation, Hybrid Materials for Photovoltaics, Molecular and Supramolecular Materials, Advanced Multiphasic Polymers, Group in Science and Engineering of Polymeric Biomaterials eta Nanobioseparations.

 

Interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, zenbait datu akademikorekin eta curriculum vitaearekin, otsailaren 15a baino lehen.

 

 

Berriak gehiago

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea jarri dute Maria Cristina hotelean

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune instalatu dituzte Maria Cristina hotelak eta Donostiako Sustapenak, bezeroen eskariari erantzuteko. Donostiako Sustapenari, hotelaren jabe eta hiriko Smart estrategiaren sustatzaileari, kargatzeko guneak martxan jartzeko laguntza eskatu zion Maria Cristina hotelak ...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Alkateordetzak eta Vicomech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko (2)

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez ...

Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileei eskaintzen dizkien laguntzen sorta aurkeztuko du Global Innovation Day ekimenean.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren eskutik, Innobasque-ek antolatzen duen enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntzako Global Innovation Day topaketan parte hartuko du datorren ekainaren 13an, Donostiako Kursaal jauregian. Donostiako Sustapenak hiriko proiektu berritzaileen fase ezberdinetarako –hastapena, garapena eta finkapena– eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu ekitaldi horretan....

Donostia Sustapena UPV/EHUko Gune Gastronomikoen Diseinuan espezializatzeko Titulu batean kolaboratuko da

Diseinu, arkitektura eta ingeniaritza eremuko hutsune profesional bat betetzeko sortu da. Diseinuaren kontzeptua prozesuak ebazteko metodologia eta aplikatzen den eremu guztiak eraldatzen dituen diziplina gisa, Donostia Sustapeneko estrategiaren ardatzean agertzen da, alegia, hiriko ekonomia eta gizartea sustatzearen eta garatzearena alde lan egiten duen udaleko elkarte publikoa. Horrela, “Gune Gastronomikoen Diseinurako Aholkularitza Graduondoa” ...

Talent Housek harrera-zerbitzua zabaldu du garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egiten duten pertsona guztientzat

Duela zazpi urte sortu zenetik, 2.000 pertsonak (1.325 ikertzaile) hartu dute ostatu Talent House eraikinean, eta 511 lagunek Wellcome Service-a erabili dute. Alkateordetza partzela baten bila dabil Talent House 2 eraikitzeko. Talent House harrera-plana Donostiako Alkateordetzak (Donostia Sustapenekoaren bidez) abian jarritako Donostia Connecting Talent estrategian kokatzen da, eta maila handiko ikerlarientzat ostatu hartzeko lehen aukera bezala finkatu da ...

FacebookTwitterLinkedin