“CA! Startup Prizes” sariak elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatu nahi duten startup-entzat

 

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan‘Culinary Action’ programak aitortza egiten die zenbait alorretako startup-ei, besteak beste hauetakoei: ‘food delivery & on demand’, ‘Internet of Food’, janariaren 3D inprimaketa, ‘Smart’ guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, doitasunezko nekazaritza, ordezko elikagaiak eta aplikazio mugikorrak.

 

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan. Sari horiek aitortza egiten diete esparru hauetan lanean ari diren startup-ei: ‘food delivery & on demand’, ‘Internet of Food’, janariaren 3D inprimaketa, ‘Smart’ guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, doitasunezko nekazaritza, ordezko elikagaiak edota, besteak beste, aplikazio mugikorrak.

 

Sariketaren helburu nagusia da balioa ematea sektoreko talentu ekintzaileari eta bertan sortzen eta garatzen diren negozio-eredu disruptiboei. Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako negozioak, zeinak zorrotz aztertuko baitu nolako berrikuntzak dakartzaten negozio horiek. Hauek dira lehiaketako kategoriak: startup onena eta berrikuntza onena. Biek ala biek sari ekonomikoak jasoko dituzte, eta sustapen ekintzak egin ahal izango dituzte.

 

Hona hemen “CA! Startup Prizes” sariketan parte hartzeko aurkeztu beharrekoak: gutxieneko produktu bideragarri bat, negozio-eredu baliozkotua, gastronomia eta elikadura sektoreetako bezeroen neurketak, garatzeko moduko eszenatoki eskalagarri bat eta kanpora begirako balizko proiekzioa.

 

Startup-ek urtarrilaren 18ra arteko epea dute izena emateko.

 

 

 

 

Berriak gehiago

“CA! Startup Prizes” sariak elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatu nahi duten startup-entzat

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan‘Culinary Action’ programak aitortza egiten die zenbait alorretako startup-ei, besteak beste hauetakoei: ‘food delivery & on demand’, ‘Internet of Food’, janariaren 3D inprimaketa, ‘Smart’ guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, doitasunezko nekazaritza, ordezko elikagaiak eta aplikazio mugikorrak ...

Suhiltzaileek eraikinetan zein kanpoaldean duten posizionamendua hobetzeko europar proiektu baten buru da CEIT-IK4

Europar proiektuaren izena AIOSAT - Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System da. Zentro teknologiko gipuzkoarrarekin batera, proiektuan parte hartzen dute eskola militar batek, komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa sevillar batek, suaren trebakuntza-zentro batek eta Herbehereetako eta Belgikako ikerketa-zentro batzuek ...

Munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da Javier Aizpurua

Clarivate analytics ek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailako ikerlari aipatuenetakoen artean. Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC) eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Nanofotonikako teoria taldeko burua, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analytics ek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean ...

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du. Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena. Alemaniako Fisika Elkartearen (German Physics Society) Fisika Institutuak Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena, UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubiori. ...

Quality Innovation of the year 2015 saria irabazi du Vicomtech-IK4k

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute. Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak Euskal Herriko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du, Giza eta Osasun Saileko Berrikuntza kategorian. Irudian oinarritutako sistema berritzaile baten inguruko proiektua saritu dute; aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko programa bat jasotzen duena, hain zuzen ere ...

Akzioko bideo-jokoak dislexiari aurre egiteko

BCBL ikerketa-zentroak eta Grenoble Alpes Unibertsitateak (Frantzia) elkarlanean egindako ikerketa bat da eta Scientific Reports aldizkarian eman dute horren berri. Akzioko bideo-jokoek ikusteko eta irakurtzeko arreta handitzen dutela ondorioztatu du Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako ikerketa-zentroan egindako ikerketa batek. Estimulu horiek dislexiari aurre egiteko balio lezakete ...

FacebookTwitterLinkedin