Suhiltzaileek eraikinetan zein kanpoaldean duten posizionamendua hobetzeko europar proiektu baten buru da CEIT-IK4

 

Europar proiektuaren izena AIOSAT - Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System da. Zentro teknologiko gipuzkoarrarekin batera, proiektuan parte hartzen dute eskola militar batek, komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa sevillar batek, suaren trebakuntza-zentro batek eta Herbehereetako eta Belgikako ikerketa-zentro batzuek

 

Suteak itzaltzeko lanetan, sateliteetan oinarritutako posizionamendua erabiltzen da, eta, askotan, arazoak sortzen dira GPSarekin, tokian dagoen gehiegizko keagatik, basoen trinkotasunagatik, lur- eremu irregularrak izateagatik edota erretzen ari diren eraikinetan ez aurkitzeagatik.

 

Egoera horien ondorioz jarri da martxan AIOSAT (Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System) europar proiektua, zeinaren helburua baita erreskateetan GPSak dituen mugak gainditzea, posizionamendu-sistema aurreratu baten bidez: suari aurre egiteko lanetan fidagarritasuna eta emaitzak hobetzeko segimendurako eta alertarako aplikazio bat..

 

Proiektuaren lehenengo abiarazte-saioa abenduaren 11n izan zen; 30 hilabeteko iraupena izango du proiektuak, eta bi milioi euroko aurrekontua, gutxi gorabehera. Ceit-IK4 erakundeaz gainera, suteei aurre egiteko teknologiekin lotutako ikerketa-gaietan esperientzia zabala duten lehen mailako erakundeek ere hartzen dute parte: unibertsitate-mailako akademia militar batek eta Enpresa txiki eta ertain bik, azpisistema- eta software-integratzaile gisa eta zerbitzu-hornitzaile gisa, proiektuaren emaitzak ustiatzeko helburuarekin.

 

Berriak gehiago

Desberdin funtzionatzen dute pertsona ezker eta eskuin elebidunen garunek?

Hitz egiteko eta hizkuntza ulertzeko gaitasunean parte hartzen duen neurona-sarea aztertuko duen ikerketa bat jarri du martxan BCBLk. Pertsona gehienek garunaren ezkerreko hemisferioan daukate sare horren zati nagusia, eta lateralizazio esaten zaio horri. Baina zer gertatzen da pertsona ezker elebidunen garunetan? Ikerketa egiteko, 18-36 urte bitarteko boluntario ezker elebidunak (gaztelania-euskara) behar ditu ikerketa-zentro donostiarrak ...

POLYMATek praktikaldiak eskaintzen ditu 2018ko udarako

Zientzietako eta ingeniaritzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendutako praktikak dira. Hautatutako ikasleek Donostiako zentroko ikerketa-talde batean lan egin ahal izango dute udan. Udako praktikaldiak eskaintzen dizkie POLYMATek kimikako, beste zientzietako edo ingeniaritzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei ...

Cidetec, paperezko zirkuitu elektronikoak fabrikatzeko EBko proiektu baten buru

Donostiako zentro teknologikoa INNPAPER ekimenaren koordinatzaile izango da, eta gaur egungo gailuek sortzen duten txatar teknologikoak murriztea dute helburu. INNPAPER proiektuko bazkideak Donostian elkartu ziren urtarrilaren 17an eta 18an, hiru urte eta erdiko nazioarteko proiektu horren lehen urratsak koordinatzeko ...

Suhiltzaileek eraikinetan zein kanpoaldean duten posizionamendua hobetzeko europar proiektu baten buru da CEIT-IK4

Europar proiektuaren izena AIOSAT - Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System da. Zentro teknologiko gipuzkoarrarekin batera, proiektuan parte hartzen dute eskola militar batek, komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa sevillar batek, suaren trebakuntza-zentro batek eta Herbehereetako eta Belgikako ikerketa-zentro batzuek ...

Munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da Javier Aizpurua

Clarivate analytics ek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailako ikerlari aipatuenetakoen artean. Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC) eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Nanofotonikako teoria taldeko burua, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analytics ek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean ...

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du. Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena. Alemaniako Fisika Elkartearen (German Physics Society) Fisika Institutuak Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena, UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubiori. ...

FacebookTwitterLinkedin