Munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da Javier Aizpurua

Clarivate analytics ek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailako ikerlari aipatuenetakoen artean Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC) eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Nanofotonikako teoria taldeko burua, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analytics ek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean.

 

Clarivate Analytics, mundu mailako zientzia aldizkarien analisi eta bildumarako tresna aitzindariak, duela gutxi argitaratu du zerrenda ospetsu hau. Ikerlari baten ibilbide zientifikoa baloratzean, ezinbestekoa da jakitea, argitalpen-kopuruaz eta haien kalitateaz gainera, zer garrantzi izan duten eta norainokoak izan diren ikertzailearen ekarpenak. Ikertzailearen lanak komunitate zientifikoan izan duen inpaktua neurtu behar da, alegia, beste ikerketa batzuen inspirazio edo erreferente izan den. Hala, zerrenda ofizial eta nazioarteko honetan azaltzea ohore bat izateaz gainera, ikerketaren mailaren bikaintasunaren adierazgarri da, zalantzarik gabe.

 

Mundu osoko 3.300 ikerlarik osatzen dute zerrenda, 21 ikerketa-arlotan banatuta. Haien artean, berrogeita hamar batek egiten dute lan Espainian. Aizpuruaren ikerketak argiaren eta nanomaterialen arteko interakzioa du aztergai. Azkeneko hamar urteetan, 15.000 alditan aipatu izan dira haren artikuluak, eta 17 argitalpen goraipatu dituzte onenen artean. Javier Aizpurua lehenengo aldiz sartu da zerrendan, eta, biomaGUNE ikerketa zentroko Luis Liz-Marzánekin batera, biak dira zerrenda honetan Euskal Herrian lanean diharduten ikerlari bakarrak.

 

Duela bi hamarkada baino gehiagoz, zientzia-esparruan urtean argitaratzen diren 2.000.000 artikuluren bilduma-lanak egin ditu Web of Sciencek (zientzia arloko datu-basea). Clarivate analyticsek dat- base horretatik ateratzen ditu zerrenda osatzeko behar dituen ikerlarien emaitzak.

 

Javier Aizpurua pozik eta hunkituta dago aintzatespen honengatik; bere ikerketa-talde eta kolaboratzaileen lan sendoaren ondorioa dela adierazi du, eta CFM eta DIPCren bikaintasunaren eta izaera nazioartekoaren adierazgarri dela nabarmentzen du.

 

Berriak gehiago

“CA! Startup Prizes” sariak elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatu nahi duten startup-entzat

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan‘Culinary Action’ programak aitortza egiten die zenbait alorretako startup-ei, besteak beste hauetakoei: ‘food delivery & on demand’, ‘Internet of Food’, janariaren 3D inprimaketa, ‘Smart’ guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, doitasunezko nekazaritza, ordezko elikagaiak eta aplikazio mugikorrak ...

Suhiltzaileek eraikinetan zein kanpoaldean duten posizionamendua hobetzeko europar proiektu baten buru da CEIT-IK4

Europar proiektuaren izena AIOSAT - Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System da. Zentro teknologiko gipuzkoarrarekin batera, proiektuan parte hartzen dute eskola militar batek, komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa sevillar batek, suaren trebakuntza-zentro batek eta Herbehereetako eta Belgikako ikerketa-zentro batzuek ...

Munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da Javier Aizpurua

Clarivate analytics ek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailako ikerlari aipatuenetakoen artean. Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC) eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Nanofotonikako teoria taldeko burua, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analytics ek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean ...

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du. Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena. Alemaniako Fisika Elkartearen (German Physics Society) Fisika Institutuak Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena, UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubiori. ...

Quality Innovation of the year 2015 saria irabazi du Vicomtech-IK4k

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute. Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak Euskal Herriko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du, Giza eta Osasun Saileko Berrikuntza kategorian. Irudian oinarritutako sistema berritzaile baten inguruko proiektua saritu dute; aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko programa bat jasotzen duena, hain zuzen ere ...

Akzioko bideo-jokoak dislexiari aurre egiteko

BCBL ikerketa-zentroak eta Grenoble Alpes Unibertsitateak (Frantzia) elkarlanean egindako ikerketa bat da eta Scientific Reports aldizkarian eman dute horren berri. Akzioko bideo-jokoek ikusteko eta irakurtzeko arreta handitzen dutela ondorioztatu du Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako ikerketa-zentroan egindako ikerketa batek. Estimulu horiek dislexiari aurre egiteko balio lezakete ...

FacebookTwitterLinkedin