Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du

 

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du. Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena.

 

Alemaniako Fisika Elkartearen (German Physics Society) Fisika Institutuak Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena, UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubiori. Rubio Nano-bio Spectroscopy Group ikerketa-taldearen arduraduna da, eta Hanburgoko Max Planck Institute for the Structure and Dynamics of Matter-eko Teoria Saileko zuzendaria.

 

Alemaniako Fisika Elkarteak Max-Born saria sortu zuen 1972an, Britainia Handian eta Alemanian aritu zen Max Born fisikariaren ikerketa lanari balioa emateko. Hala, bi herrialde horietako batean lan egiten duten ikertzaile nabarmenei eman ohi zaie saria urtero. Epaimahaiak, saria emateko orduan, Angel Rubioren lana nabarmendu du, “mundu osoan egoera solidoko fisika konputazionalaren esparruan duen lidergoarengatik eta material eta nanoegitura berrien propietateen inguruko iragarpenarengatik”. Alemaniako Fisika Elkarteak 2018an emango dio saria, Londresen.

 

“Ohore handia da Max Born Prize saria jasotzea. Sari honek balioa ematen dio azken urte hauetan egin dugun ikerketa lanari. Meritu hau nirekin lan egiten duten eta lan egin duten ikasle eta doktore guztiena da. Bultzada handia ematen du gaur egun lantzen ditugun ikerketa lerro berritzaileekin aurrera egiteko”, esan du Rubio irakasleak.

 

Ángel Rubio American Association for the Advancement of Science (AAAS) elkarteko osoko kidea da, izen handiko Amerikako Zientzia Akademiako (NAS) atzerriko kidea, American Physical Societyko (APS) kide ikertzailea, Europako Zientzia Akademiako (AE) kidea (zientziari egin dion ekarpen handiagatik), eta Simons Fundazioko Flatiron Institutuaren “Computational Quantum Physics-CCQ” zentroko ikerketa zientzialari nabarmena. Halaber, hainbat zientzia sari irabazi ditu: besteak beste, Alexander von Humboldt Fundazioak ematen duen Friedrich Wilhelm Bessel saria eta Oinarrizko Zientziaren arloko Jaime I.a Erregea saria. Gainera, ERC Advanced Grants beka prestigiotsuetako bat jaso du bi aldiz Europako Ikerketa Kontseiluaren eskutik. European Research Council erakundearen diru laguntza horiek, hain zuzen ere, zientzialari europar garrantzitsuenei eta proiektu abangoardistenei ematen zaizkie. Era berean, Espainiako Fisikako Errege Elkarteak erakundearen domina eman zion joan den urtean; bigarren aldia izan zen elkarteak Rubio irakaslearen lana saritzen zuela. 1991. urtean, Ikertzaile Berriaren Saria eman zioten. Bestalde, Rubio irakasleak eta haren taldeak eginiko ikerketa teorikoek mundu osoko erreferente bilakatu dituzte sistemak eskala nanometrikoan modelizatzeko esparruan; hain zuzen ere, azterlanen helburua da ulertzea edo aurreikustea materialek estimulu jakin batzuk jasoz gero nola jokatzen duten (besteak beste, argiarekin). Halaber, simulazio teknika berriak diseinatu dituzte, nanoegiturek edo biomolekulek nola jokatzen duten jakiteko.

 

 

Berriak gehiago

“CA! Startup Prizes” sariak elikaduraren eta gastronomiaren mundua aldatu nahi duten startup-entzat

Basque Culinary Center-ek berriro egin du “CA! Startup Prizes” sariketarako deialdia “Culinary Action” programaren barruan‘Culinary Action’ programak aitortza egiten die zenbait alorretako startup-ei, besteak beste hauetakoei: ‘food delivery & on demand’, ‘Internet of Food’, janariaren 3D inprimaketa, ‘Smart’ guneak edo jatetxeak, esperientzia gastronomikoak, doitasunezko nekazaritza, ordezko elikagaiak eta aplikazio mugikorrak ...

Suhiltzaileek eraikinetan zein kanpoaldean duten posizionamendua hobetzeko europar proiektu baten buru da CEIT-IK4

Europar proiektuaren izena AIOSAT - Autonomous Indoor Outdoor Safety Tracking System da. Zentro teknologiko gipuzkoarrarekin batera, proiektuan parte hartzen dute eskola militar batek, komunikazioetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa sevillar batek, suaren trebakuntza-zentro batek eta Herbehereetako eta Belgikako ikerketa-zentro batzuek ...

Munduko ikerlari aipatuenen zerrendan sartu da Javier Aizpurua

Clarivate analytics ek landutako zerrendak Materialen Fisika Zentroko zuzendaria nabarmentzen du mundu mailako ikerlari aipatuenetakoen artean. Javier Aizpurua, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria (UPV/EHU-CSIC) eta CFM eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Nanofotonikako teoria taldeko burua, ikerlari aipatuenen artean azaltzen da Clarivate Analytics ek argitaratu berri duen zerrenda ofizialean ...

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du

Alemaniako Fisika Elkarteak UPV/EHUko Ángel Rubio irakaslea saritu du. Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena. Alemaniako Fisika Elkartearen (German Physics Society) Fisika Institutuak Max-Born saria eman dio, erakundearen sari gorena, UPV/EHUko Materialen Fisikako katedradun Ángel Rubiori. ...

Quality Innovation of the year 2015 saria irabazi du Vicomtech-IK4k

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute. Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak Euskal Herriko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du, Giza eta Osasun Saileko Berrikuntza kategorian. Irudian oinarritutako sistema berritzaile baten inguruko proiektua saritu dute; aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko programa bat jasotzen duena, hain zuzen ere ...

Akzioko bideo-jokoak dislexiari aurre egiteko

BCBL ikerketa-zentroak eta Grenoble Alpes Unibertsitateak (Frantzia) elkarlanean egindako ikerketa bat da eta Scientific Reports aldizkarian eman dute horren berri. Akzioko bideo-jokoek ikusteko eta irakurtzeko arreta handitzen dutela ondorioztatu du Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako ikerketa-zentroan egindako ikerketa batek. Estimulu horiek dislexiari aurre egiteko balio lezakete ...

FacebookTwitterLinkedin