Quality Innovation of the year 2015 saria irabazi du Vicomtech-IK4k

 

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute. Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak Euskal Herriko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du, Giza eta Osasun Saileko Berrikuntza kategorian. Irudian oinarritutako sistema berritzaile baten inguruko proiektua saritu dute; aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko programa bat jasotzen duena, hain zuzen ere

 

Quality Innovation of the year sariak Excellence Finland erakundeak banatzen ditu, Finlandian bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituen erakunde aitzindariak. Parte hartzen duten erakundeen lehiakortasuna handitzen laguntzea, eta produktu, prozesu edo antolakuntzaren sorkuntza edo garapena suspertzea dira sarien helburu nagusiak.

 

Aortaren aneurisma hausteko arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko sistema berritzaile bat saritu dute. Aortaren aneurismak gorputzeko arteria garrantzitsuena den horren paretak etengabe dilatatzea eta ahultzea dakar. Pareta baskularraren hausturak gaixoaren heriotza eragiten du hamar kasutik zortzitan.

 

Aneurismaren konponketa endobaskularra odolik gabeko kirurgia da, eta arteria femoraletik sartzen den endoprotesi bat erabiltzen du, arteriaren puntu egokietan finkatzeko, aneurismaren pareta odol- zirkulaziotik isolatu eta, ondorioz, haustura saihesteko. Teknikak arrakasta izateko, ezinbestekoa da endoprotesiaren neurketa, kirurgian eta ondoren sor daitezkeen arazoak txikitzeko.

 

Vicomtech-IK4k garatutako softwareak endoprotesia neurri zehatzekin diseinatzeko aukera ematen du, gaixoaren eskaner-irudietan oinarrituta, egitura baskularren 3D ereduak lortzeko eta bizkortasunez eta zehaztasun handiz beharrezkoak diren neurriak jasotzeko aukera emanez; beraz, prozesuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handitzen du. Gainera, anatomia konplexu batzuetan endoprotesia ezartzea zaila bada, softwareak protesi pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ere ematen du.

 

 

 

 

Berriak gehiago

Donostia Sustapenak Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu zuen parte eta Donostia Smart estrategia eta proiektuak aurkeztu zituen

Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoa), segidako hirugarren urtez, Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu du parte, lighthouse proiektu eta Europako erakundeekin baterako stand batean, Replicate, SmartKalea eta OptEEmal proiektuak aurkeztu zituen, eta baita Donostia/San Sebastián hiriko Smart estrategia ere ...

Donostiako gazteek hiriaren etorkizuna imajinatu dute

Donostiako haurrak hiriaren etorkizuna dira, eta haiek auzoak eta kaleak ikusteko duten modua oso kontuan hartu beharrekoa da. Donostia WeekINN Asteak etorkizuna sormenarekin, erantzukizunarekin eta optimismoarekin imajinatzera bultzatu ditu gazteenak. Moda-munduaren etorkizuna, espazioen eta gastronomiaren arteko harremana eta hiriko merkataritzarekin loturiko proiektu berritzaileenak ere protagonistak izan dira Berrikuntza Astearen azken egunean; Astea inoiz baino nazioartekoagoa izan da. ...

WeekINN ekimenak asterik nazioartekoenari amaiera eman dio

Donostiako WeekINN Berrikuntza Astearen bosgarren edizioa izan da aurtengoa, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren bitartez, eta atzo amaitu zen. Bertan, nazioartekotzearen aldeko apustua jorratu da, eta antolatutako jarduera ezberdinetan Boston, Oslo, Helsinki, Vilnius, Utrech edo Bristol bezalako hiriek hartu dute parte. Edizio honetan 5.000 pertsonak hartu dute parte, Donostian nahiz parte hartu duten hirietan antolatutako jarduera ezberdinetan, eta horietatik mila bat gazteak izan dira ...

Donostiako berrikuntzaren orainaldia eta etorkizuna

Ibermática eta Graphenea sarituk izan dira DonostiaINN sarien hirugarren edizioan, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik. Etorkizuneko berritzaileek, neska-mutil donostiarrek ere gogoetarako euren gunea izan dute. Berrikuntza femeninoan, gobernu irekien zeregina, nekazaritzarako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia, diseinu munduaren joerak edo 'influencers' fenomenoa Instagram sarean izan dira ostegun honetan Donostia WeekINN jarduerari itxura eman dioten beste gai batzuk izan dira.

Donostian talentua erakartzeko eta talentuari eusteko gakoak

Hiriak pertsonei esker hazten dira. Gizarte batean zenbat eta talentu gehiago agertu, orduan eta garapen-aukera gehiago aurkezten dira. Donostia WeekINN Asteko jardunaldi honen giltzarrietariko bat talentua erakartzea eta talentuari eustea izan da, enpresei hazteko eskaintzen zaizkien tokiko eta nazioarteko finantza-programak alde batera utzi gabe. Ekonomia zirkularrak, energia berriztagarriak, 3D inprimaketa edo gastronomia-arloko berrikuntza jorratu dira berrikuntzaren astearen erdiko jardueretan.

Giza gaitasunen eta teknologia berrien arteko bizikidetza etorkizuneko lan-merkatuan

Donostia WeekINN Asteko bigarren jardunaldian, etorkizuneko lan-merkatuaren erronkak jorratu dira, adimen artifiziala eta robotika bezalako teknologiak ustekabean sartuko baitira. Kirolean balioek duten garrantzia, talentua eta generazio-aldaketa edo merkataritzan aplikaturiko teknologia berriak ere landu dira astearte honetan. ...

FacebookTwitterLinkedin