Akzioko bideo-jokoak dislexiari aurre egiteko

 

BCBL ikerketa-zentroak eta Grenoble Alpes Unibertsitateak (Frantzia) elkarlanean egindako ikerketa bat da eta Scientific Reports aldizkarian eman dute horren berri. Akzioko bideo-jokoek ikusteko eta irakurtzeko arreta handitzen dutela ondorioztatu du Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako ikerketa-zentroan egindako ikerketa batek. Estimulu horiek dislexiari aurre egiteko balio lezakete 

 

Orain dela urte asko hasi ziren zenbait ikertzaile akzioko bideo-jokoen ezaugarriak aurkitzen, eta horiek ikusteko arreta eta ikasketa-prozesuan zituzten eragin onuragarriak azaleratzen. Ez zuten argi, ordea, denbora-pasa horretatik eratorritako onura zehatzak zeintzuk izan zitezkeen, ezta zenbait bideo-joko dislexiari aurre egiteko lagungarri izan zitezkeela ere ez.

 

Irakurtzeko arazoak izan ohi dituzte dislexia duten pertsonek, hitzen eta silaben ordena aldatuz. Munduan hamar pertsonatik bati eragiten dio gaitzak. Horretarako, dislexiarik ez zuten eta irakurtzeko arazorik ez zuten 36 pertsonekin egin dute ikerketa. Horietatik 19 pertsonek akzioko bideo-jokoetan jokatzeko ohitura zuten. Scientific Reports zientzia-aldizkari entzutetsuan argitaratutako ikerketaren ondorioek iradoki dute akzioko bideo-jokoek jokalarien ikusteko eta irakurtzeko arreta areagotzen dutela egoera zailetan, eta estimulu horiek dislexiari aurre egiteko baliagarriak izan daitezkeela.


Azken finean, ikerketaren helburu nagusia da estimulu horiek eragiten dituzten egoerak identifikatzea eta erauztea, eta horiek erabiltzea gaitz edo arazo horri aurre egiteko arreta-programa eta App berriak sortzeko.

 

 

 

Berriak gehiago

Donostia Sustapenak Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu zuen parte eta Donostia Smart estrategia eta proiektuak aurkeztu zituen

Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoa), segidako hirugarren urtez, Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu du parte, lighthouse proiektu eta Europako erakundeekin baterako stand batean, Replicate, SmartKalea eta OptEEmal proiektuak aurkeztu zituen, eta baita Donostia/San Sebastián hiriko Smart estrategia ere ...

Donostiako gazteek hiriaren etorkizuna imajinatu dute

Donostiako haurrak hiriaren etorkizuna dira, eta haiek auzoak eta kaleak ikusteko duten modua oso kontuan hartu beharrekoa da. Donostia WeekINN Asteak etorkizuna sormenarekin, erantzukizunarekin eta optimismoarekin imajinatzera bultzatu ditu gazteenak. Moda-munduaren etorkizuna, espazioen eta gastronomiaren arteko harremana eta hiriko merkataritzarekin loturiko proiektu berritzaileenak ere protagonistak izan dira Berrikuntza Astearen azken egunean; Astea inoiz baino nazioartekoagoa izan da. ...

WeekINN ekimenak asterik nazioartekoenari amaiera eman dio

Donostiako WeekINN Berrikuntza Astearen bosgarren edizioa izan da aurtengoa, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren bitartez, eta atzo amaitu zen. Bertan, nazioartekotzearen aldeko apustua jorratu da, eta antolatutako jarduera ezberdinetan Boston, Oslo, Helsinki, Vilnius, Utrech edo Bristol bezalako hiriek hartu dute parte. Edizio honetan 5.000 pertsonak hartu dute parte, Donostian nahiz parte hartu duten hirietan antolatutako jarduera ezberdinetan, eta horietatik mila bat gazteak izan dira ...

Donostiako berrikuntzaren orainaldia eta etorkizuna

Ibermática eta Graphenea sarituk izan dira DonostiaINN sarien hirugarren edizioan, berrikuntzaren alde egindako apustuarengatik. Etorkizuneko berritzaileek, neska-mutil donostiarrek ere gogoetarako euren gunea izan dute. Berrikuntza femeninoan, gobernu irekien zeregina, nekazaritzarako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia, diseinu munduaren joerak edo 'influencers' fenomenoa Instagram sarean izan dira ostegun honetan Donostia WeekINN jarduerari itxura eman dioten beste gai batzuk izan dira.

Donostian talentua erakartzeko eta talentuari eusteko gakoak

Hiriak pertsonei esker hazten dira. Gizarte batean zenbat eta talentu gehiago agertu, orduan eta garapen-aukera gehiago aurkezten dira. Donostia WeekINN Asteko jardunaldi honen giltzarrietariko bat talentua erakartzea eta talentuari eustea izan da, enpresei hazteko eskaintzen zaizkien tokiko eta nazioarteko finantza-programak alde batera utzi gabe. Ekonomia zirkularrak, energia berriztagarriak, 3D inprimaketa edo gastronomia-arloko berrikuntza jorratu dira berrikuntzaren astearen erdiko jardueretan.

Giza gaitasunen eta teknologia berrien arteko bizikidetza etorkizuneko lan-merkatuan

Donostia WeekINN Asteko bigarren jardunaldian, etorkizuneko lan-merkatuaren erronkak jorratu dira, adimen artifiziala eta robotika bezalako teknologiak ustekabean sartuko baitira. Kirolean balioek duten garrantzia, talentua eta generazio-aldaketa edo merkataritzan aplikaturiko teknologia berriak ere landu dira astearte honetan. ...

FacebookTwitterLinkedin